Galanperna ezkatazorrotz

Galanperna ezkatazorrotza (Lepiota aspera) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da toxikoa, baina ezta jangarria ere, usain desatsegina duelako.

Galanperna ezkatazorrotza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaEchinoderma
Espeziea Echinoderma asperum
Bon, 1991
Mikologia
 
orriak himenioan
 
arrautza-formako txapela
 
himenioa askea da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
pozoitsua da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoa: Lepiota acutosquamosa var. furcata.

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 eta 10 cm arteko diametrokoa, kolore marroi-okre ederrekoa, marroi-lehoi kolorekoa edo marroi-gorrixka. Gainazal fibrilosoa du, laster ezkata ugaritan pitzatzen dena, hondo zuriaren gainean nabarmentzen direnak. Horrela, azala ezkata zorrotzez josita geratzen da.

Orriak: Oso estu, desberdinak, libreak; zuri-krema kolorekoak erreflexu arrosakarekin. Furcata aldaerak orritxoak, urkilatuak ditu.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 5 - 9 x 0,5 - 1,2 cm-koa, kapelaren kolorekoa edo argiagoa eta lodiagoa oinarrian. Trinkoa, erraboilduna, zunzduna eta artilearen itxurakoa. Eraztun haritsua, ia gortina bat, baina iraunkorra eta kanpoan lihazkiak dituena.

Haragia: Lodia, hauskorra, zuria; usain sendoa du eta desatsegina.[2]

 
Galanperna ezkatazorrotza goitik
 
Galanperna ezkatazorrotza azpitik

Etimologia: Lepiota hitza grezierazko "lepis" "lepidos" hitzetatik dator eta "oús" eta "otós ear" hitzetatik, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen onddoa. Acutescuamosa epitetoa latinetik dator, "acutus" hitzetik, zorrotza esan nahi duena, eta "escuamosus" hitzetik, ezkatak esan nahi duena. Kapelaren ezkata zorrotzengatik. Aspera epitetoa ere latinetik dator, "asper" hitzetik, latza esan nahi du.

Jangarritasuna aldatu

Autore batzuek susmagarritzat jotzen dute, eta beste batzuek erdipurdiko jangarritzat; hobe kontsumorako ez jasotzea.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Bere taldeko beste Lepiota batzuekin, hala nola Lepiota hystrix delakoarekin, beltzaranagoa, txikiagoa eta latzagoa bai kapelan bai oinean.

Sasoia eta lekua aldatu

Udaren amaieran eta udazkenean, hostoerorkorren eta koniferen basoetan.[4]

Banaketa eremua aldatu

Ipar Amerika, Europa, Afrika, Erdialdeko Amerika, Asia, Zeelanda Berria.[5]

Galeriaç aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 340 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 182 or. ISBN 84-7173-211-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 147 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 188 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak aldatu