Gaitu (proiektua)
Gaitu adimen artifizialari euskara irakasteko proiektua da, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak bultzatua[1]. 2023an sortu zen Common Voice proiektuaren parte gisa[2][3].
Gaitu (proiektua) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2023 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
gaitu.eus |
Eginkizunak
aldatuGaitu proiektuaren webguneak bi eginkizun proposatzen dizkie parte-hartzaileei:
- idatzita dauden esaldiak ozenki irakurtzea;
- besteek grabatutako esaldiak balioztatzea[4].
Euskaldun guztiek parte har dezakete Gaitu proiektuan, genero, adin, azentu, euskalki edo hizkuntza maila edozein izanda ere, eta euskaraz irakurtzeko gaitasuna besterik ez da behar[5].
Historia
aldatuGaitu proiektua 2023ko urriaren 2an aurkeztu zen Donostiako Tabakalera zentroan[1][2]. Ekitaldi hartan parte hartu zuten, besteak beste, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bigarren presidenteordeak[1].
2023ko azaroaren 22an, Euskal Irrati Telebistak Gaitu eguna antolatu zuen[6].
2023ko abendurako, Common Voice sistemako 205 hizkuntzetatik, euskara 17. tokian zegoen, persiera eta italiera aurreratuz, eta 8.000 parte-hartzaile baino gehiagok 172.017 esaldi (487 ordu) grabatu zituzten[5].
Gaitu proiektuari eskainitako ekitaldiak Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan egin ziren. Hona hemen horietako batzuk:
- Beasainen, 2023ko urriaren 19an[2];
- Eibarren, 2023ko abenduaren 1ean eta 2an[3];
- Donostian, 2023ko abenduaren 2an eta 3an[4];
- Plentzian, 2023ko abenduaren 3an[7];
- Azkoitian, 2023ko abenduaren 4an[8].
Gaur egun, proiektuaren arazoetako bat genero desoreka da, parte hartzaileen artean emakume askoz gutxiago baitaude, gizon baino[5].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c «Gaitu, euskarazko milaka ahots biltzea helburu duen kanpaina» EITB 2023-10-02 (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Beasainen GAITU lantzeko bilera antolatu dute ostegunean» GiTB 2023-10-18 (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
- ↑ a b «“Gaitu” ahots-grabaketa maratoia egingo de Eibarren» Akebai 2023-11-23 (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
- ↑ a b (Ingelesez) Ramirez, Xalba. «Euskarazko ahotsen grabaketa maratoia antolatu du udalak, makinek euskaraz ikas dezaten» Irutxuloko Hitza 2023-11-15 (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
- ↑ a b c Mujika, Mikel. «Gaitu.eus: Robotentzako euskaltegiak» Noticias de Gipuzkoa 2023-12-03 (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
- ↑ «GAITU Eguna, EITBn» EITB 2023-11-21 (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
- ↑ «Plazentziatarren ahotsak makinei euskaraz irakasteko» Plaentxia 2023-12-04 (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
- ↑ «Gaitu ekimenaren ahots grabaketa maratoia» Maxixatzen 2023-12-04 (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).