Gabarraren ospakizuna (1924)

Lehen Gabarra ospakizuna, Acero klubarena

Gabarraren 1924ko kirol ospakizuna izan zen Bilboko itsasadarrean era honetan egindako lehena, 1924ko maiatzean. Gizonezkoen futboleko talde txapeldun bat izan zen protagonista, baina ez Athletic Club, baizik eta Olabeagako Acero kluba B serieko txapeldun izan zelako 1924ko maiatzaren 4an, Sevillan.[1]

Gabarraren ospakizuna
Motagaraipen desfile
ontzien desfile
Data1924ko maiatzaren 5a
KokalekuBilboko itsasadarra
AbiapuntuAreatzako zubia
HelmugaOlabeaga

Gertakaria

aldatu

Maiatzaren 5ean, itzulerako bidaiaren azken etapan, Acero klubeko jokalariek Urduñatik trena hartu zuten Bilboraino, geltoki bakoitzean zaletuen txaloen jasota. Bilbon Manu Sota armadoreak suziz argitutako gabarra batean sartu zituen eta Areatzatik Olabeagaraino eraman zituen, atoiuntzi batek gabarratik tira egiten ziolarik. [2] [3]

Orduko gabarra zeharkaldiari egiten dio erreferentzia abesti famatu batek[4]:

«

Por el río Nervión bajaba una gabarra
con once jugadores del club atxuritarra
rumbala, rumbala, rumba, la rumba del cañón.

»


Gertakariak ez zuen berez tradiziorik hasi. Athletic Clubek hainbat titulu irabazi zuen hurrengo hamarkadetan, baina 1983an Athleticek liga irabazi zuenean, abestiaz horretaz oroitu zen Cecilio Gerrikabeitia Athleticeko zuzendaritza-taldekoa eta Bilboko Koral Elkartearen presidentea, eta modu inprobisatu samarrean antolatu zuten bigarren gabarra zeharkaldia 1983ko maiatzaren 3an, Athleticen historiako lehena, itsasadarreko bigarrena. 1924ko gabarraren arrasto historikoa galdua da, ez da 1980ko hamarkadatik aurrera erabili izan dena.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Lecea, Jokin Victoria de. (2021-03-15). «El Acero de Olabeaga, pionero sin trofeo copero» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  2. «La Gabarra del Athletic Club de Bilbao» www.aupaathletic.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
  3. (Gaztelaniaz) Ciordia, Fernando. (2024-04-09). «Osasuna, en la raíz de la gabarra» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  4. (Gaztelaniaz) «La gabarra del Acero Club de Olabeaga» EL MUNDO 2015-05-27 (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).

Kanpo estekak

aldatu