Gabarraren ospakizuna (1983)

Gabarraren 1983ko kirol ospakizuna izan Athletic Clubek Bilboko itsasadarrean era honetan egindako lehena, aurrekari zahar batean oinarritu zen gertakari erdi inprobisatua, 1983ko maiatzaren 3an gertatu zena.

Gabarraren ospakizuna
Irudia
Motagaraipen desfile : Espainiako futbol ligako lehen mailako 1982/1983ko denboraldia
ontzien desfile
Data1983ko maiatzaren 3a
KokalekuBilboko itsasadarra
AbiapuntuAreeta
HelmugaSan Anton zubia

Garaipena ospatzeko

aldatu

1983an Athleticek liga irabazi zuen modu aski dramatikoan. Azken partidua jokatzen ari zela, Athletic bigarrena zen Ligan, Real Madriden ostean. Hala ere, Javier Clementek gidatzen zuen taldeak 5-1 irabazi zion Unión Deportiva Las Palmas taldeari eta Real Madridek 1-0 galdu zuen Valencia Club de Fútbolen aurka. Ondorioz Athleticek irabazi zuen, ezustean, futbol liga hori.[1]

Garaipen hura ospatzeko moduaz hausnartzen, Cecilio Gerrikabeitia Athleticeko zuzendaritza-taldekoa eta Bilboko Koral Elkartearen presidentea oroitu zen 1924ko gabarra zeharkaldiaz, abesti batek deskribatzen zuena[2]:

«

Por el río Nervión bajaba una gabarra
con once jugadores del club atxuritarra
rumbala, rumbala, rumba, la rumba del cañón.

»


Honela antolatu zuten zeharkaldia. Gabarra bati izena aldatu zitzaion (Athletic izena jarrita), eta zeharkaldia antolatu zen Areetatik Bilboraino, San Anton zubiraino. Ontzia Astilleros Celaya Erandioko enpresak egina zen, 1960koa, eta teknikoki pontoi bat zen. Ez du berezko indarrik eta atoiontzi batek eraman behar du, Amaya izenekoak 1983ko zeharkaldian. Ordudanik egin diren beste bi gabarra ospakizunetan ere ontzi bera erabili izan da.[3]

Ospakizuna jendetsua eta gogoangarria izan zen. Agustin Gisasola jokalaria uretara erori zen eta erreskatatu behar izan zuten.[2] Hurrengo urtean, Athleticek dobletea eginik (Liga eta Kopa irabazi zituen) berriro Gabarraren ospakizuna egin zuten 1984ko maiatzaren 7an.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «¿Qué es la Gabarra? Historia, origen y por qué la usa el Athletic para celebrar los títulos | Goal.com Espana» www.goal.com 2024-04-06 (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  2. a b (Gaztelaniaz) «La gabarra del Acero Club de Olabeaga» EL MUNDO 2015-05-27 (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
  3. (Gaztelaniaz) Las 2 Celebraciones. Peña Gabarra Athletic (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).

Kanpo estekak

aldatu