Friedrich August Wolf

Friedrich August Wolf (Hainrode, 1759ko otsailaren 15a - Marseilla, 1824ko abuztuaren 8a) filologo eta helenista alemaniarra izan zen, Iliada eta Odisearen konposizio bateratua auzitan jartzeagatik ezaguna.

Friedrich August Wolf

Geheimrat (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaHainrode1759ko otsailaren 15a
Herrialdea Prusiako Erresuma
HeriotzaMarseilla1824ko abuztuaren 8a (65 urte)
Hezkuntza
HeziketaGöttingengo Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)August Boeckh
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Christian Gottlob Heyne (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, idazlea, filologo klasikoa, unibertsitateko irakaslea, literatura-kritikaria eta Ikasketa klasikoetan aditua
Lantokia(k)Berlin
Ilfeld (en) Itzuli eta Osterode am Harz
Enplegatzailea(k)Martin Luther University Halle-Wittenberg (en) Itzuli
KidetzaPrusiako Zientzien Akademia
Zientzien Bavariar Akademia
Académie des Inscriptions et Belles-Lettres

Biografia

aldatu

Friedrich August Wolfek, Nordhausengo eskolara joan eta gero, Filologia Klasikoa ikasi zuen Göttingenen 1777tik aurrera Christian Gottlob Heyneren zuzendaritzapean. 1779an Ilfeldeko irakaslea eta 1782an Osterodeko eskolako zuzendaria, hurrengo urtean Halle-Wittembergeko Martin-Luther unibertsitateko filosofia eta propedeutika katedrara iritsi zen. Napoleonek unibertsitatea ixteko agindua eman zuenean (1807), Berlinera joan zen bizitzera, eta han Zientzien Prusiar Akademiako kide izendatu zuten.

Prusiaren susperraldiari lagundu zion, Napoleondar kanpainetan izugarri sufritu baitzuen, irakaskuntza unibertsitarioari funtzio intelektuala ezezik morala ere esleituz, humanismo berriaren zentzuan: "Existentziaren azken helburua nortasun baten eraikuntza da". Horrela, Wilhelm von Humboldt, Johann Wolfgang von Goethe eta Friedrich Schillerrekin lankidetza estuan arituz, antzinatearen historia eta filologia aparteko diziplina bihurtu zituen prusiar unibertsitate-sisteman.

1824ko apirilean hasi zuen Frantziara egindako bidaia batean hil zen.

Homeroren auzia

aldatu

Prolegomena ad Homerum (Homerori hitzaurrekoa, 1795) lanean saiatu zen frogatzen, Iliada eta Odisearen forma eta edukiari buruzko testu-kritika baten bidez, Iliada eta Odisea epopeiak prozesu osatzaile progresibo baten emaitza zirela, atal ezberdinez osatutako eta oso garai ezberdinetakoak ziren zati epiko batzuen batuketa edo gehikuntza baten emaitza, eta, beraz, ez zirela egile bakar batenak. K.a. VI. mendean Pisistrato tiranoak prestatutako pertsonen batzorde bat izendatu zuen Homeroren poemak bildu eta testu bakar batean ondo finkatzeko. Ikuspuntu honek eztabaida intelektual garrantzitsu bat eragin zuen Filologian, Homeroren auzia izenekoa. Bere beste lanen artean garrantzitsua da Antzinaroko Zientziaren Erakusketa (1807).

Kanpo estekak

aldatu