Frankfurt Oder

Frankfurt edo Frankfurt Oder[1] Alemaniako Brandenburgo estatuko hiri bat da. Oder ibaiak zeharkatzen duenez, Frankfurt (Frankfurt am Main) hiritik ezberdindun asmoz, izendapenari ibaiaren izena lotzen zaio. 2010eko erroldaren arabera 60.330 biztanle zituen. Alemania eta Poloniaren arteko mugan kokatzen da.

Frankfurt Oder
Frankfurt (Oder)
college town (en) Itzuli
01 Luftbild Frankfurt oder Slubice 09072011.jpg
Hissflagge der Stadt Frankfurt an der Oder.svg DEU Frankfurt (Oder) COA.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Brandenburgo
Alkatea Martin Wilke (en) Itzuli
Jatorrizko izena Frankfurt (Oder)
Posta kodea 15230, 15232, 15234 eta 15236
Udalerri kodea 12053000
Geografia
Koordenatuak 52° 21′ N, 14° 33′ E / 52.35°N,14.55°E / 52.35; 14.55Koordenatuak: 52° 21′ N, 14° 33′ E / 52.35°N,14.55°E / 52.35; 14.55
Brandenburg FF.svg
Azalera 147.61 km²
Altuera 40 m
Mugakideak Oder-Spree District (en) Itzuli, Märkisch-Oderland District (en) Itzuli eta Słubice (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria 57.873 bizt. (2019ko irailaren 30a)
Dentsitatea 392,07 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera XIII. mendea
Telefono aurrizkia 0335, 033605
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Gorzów Wielkopolski, Słubice (en) Itzuli, Nimes, Vantaa, Heilbronn, Vitsebsk, Tzoran-Kadima (en) Itzuli, Yuma (Arizona), Vratsa (en) Itzuli, Tijuana, Słubice barrutia eta Scandicci
Matrikula FF
frankfurt-oder.de

HistoriaAldatu

Frankfurtek herri izendapena 1253 urtean jaso bazuen ere asentamendua lehenagokoa da. Hasiera batean Oder ibaiaren mendebaldean sortu zen baina ekialdeko ertzera zabaldu zen, gaur egun Polonia den lurretara. Erdi Aroaren bukaeran Szczecin eta Wrocław arteko merkatalbidea kontrolatzera iritsi zenez 1430an Hansa Ligan sartu zen baina ez zuen denbora asko iraun bertan.

 
Frankfurt, 1631eko setioan

Hogeita Hamar Urteko Gerraren barnean bataila garrantzitsua izan zen Frankfurten 1631ean. Suediarrek (eskoziarren laguntzarekin) Germaniako Erromatar Inperio Santuaren soldaduak garaitu zituzten. Napoleondar Gerren ondoren Frankfurt Prusiako Erreinuko Brandenburgoko probintzian sartuta gelditu zen. Prusiaren erdialdean kokaturik zegoenez eta oder ibaiaren trafikoa nabarmen handitu zenez Berlin eta Poznań arteko merkatal bidea kontrolatzen hasi zen eta berriz ere garrantzi handia hartu zuen. Honi esker Prusia guztiko bigarren merkatal feria handiena antolatzera iritsi zen, Leipzigeko feriak baino gainditzen ez zuelarik.

Bigarren Mundu Gerran Armada Gorriari Berlinera iristea galerazteko "gotorleku" izendatua izan zen 1945ean, baina ez zuen arrakastarik izan. Gerraren ondoren Oder ibaia Alemania eta Polonia arteko muga bihurtzean, ibaiaren ekialdeko herri zatiak Słubice herri poloniarra eratu zuen. Ekialdeko Alemanian Frankfurt bere barrutiko hiriburu bihurtu zen, 1990eko Alemaniaren bateratzearekin batera Brandenburgoko estatuaren hiri bihurtu zen arte.

1975ean Słubicerekin senidetu zen eta gaur egun Alemania eta Poloniaren arteko harremanen sinbolo eta bultzatzailea bihurtu da. Honen adibide da Viadrina Unibertsitate Europarra, Polonian ere fakultatea baduena.

Ondasun nabarmenakAldatu

  • Andre Mariaren eliza (Marienkirche): Adreiluzko eliza gotikoa da, Alemaniako handienetakoa. Bigarren Mundu Gerran kalte nabariak izan zituene eta ondoren Ekialdeko Alemaniako agintarien utzikeria zela eta nahiko egoera latzean egon arren zati batzuk berreraiki dituzte berriz ere, eta sobietarrek San Petersburgora eramandako ondasun ugari itzuli dizkiote errusiarrek.
  • Udaletxea (Rathaus): Merkatu plazan (Marktplatz) Andre Mariaren elizaren ondoan kokaturik dagoen eraikin ederra da.

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Ikus gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu