Fox News

Fox News Channel» orritik birbideratua)

Fox News, ofizialki Fox News Channel (FNC), Ameriketako Estatu Batuetako telebista katea da, 24 orduz albisteak igortzen dituena. 2019tik Fox Corporation taldearen jabetzakoa da; aurretik News Corporation (1996-2013) eta 21st Century Fox (2013-2019) konpainien jabetzakoa izan zelarik.

Fox News
Fox News
JabeaFox Corporation
Emisio eremua Ameriketako Estatu Batuak
Hasiera data1996ko urriaren 7a
EgoitzaNew York, New York
BaliagarritasunaLTD, Satelitea, Kablea eta ADSL
Kate senidea(k)Fox Broadcasting Company
Fox Business Network
www.foxnews.com/
Fox News estudioak New Yorken.

Rupert Murdoch australiar-estatubatuar enpresa-gizonak sortu zuen 1996an, Roger Ailes AEBko Alderdi Errepublikanoaren aholkulari ohia zuzendari nagusi izendatu zuelarik. Ikuslego kontserbadoreari zuzentzen zaio.

Alderdi Errepublikanoaren aldeko, eta ondorioz, George W. Bush eta Donald Trumpen gobernuen aldeko eta Alderdi Demokrataren kontrako propaganda egitea egotzi ohi zaio.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.