Kimika organikoan fosfonatoak edo azido fosfonikoak organofosforoen familiako konposatu organikoak dira C−PO(OR)2 taldeak dituztenak non R = alkilo, arilo edo hidrogenoa den. Gatz gisa maneiatzen dira normalean eta solido ez-hegaskorrak izaten dira. Disolbatzaile organikoetan nekez disolbatzen dira, baina errazki uretan eta alkohol ohikoetan. Oxigeno atomoetako bat sufrez ordezkatuta dutenei tiofosfonato deritze[1].

Fosfonato
Motaphosphorus compound (en) Itzuli
Identifikatzaileak
Gmelin26066

Bestetik, bi fosfonato geminal dituzten konposatuei bifosfonato esaten zaie.

Azido klodronikoa, osteoporosia tratatzeko usatzen den fosfonatoa

Konposatu kimiko komertzial adierazgarri batzuk fosfonatoak dira, adibidez, glifosato herbizida edo osteoporosia tratatzeko bifosfonatoak (azido etidronikoa edo azido klodronikoa, kasurako). Halaber, VX nerbio-gasa tiofosfonato bat da.

Naturan aldatu

Zelulen fosforo-iturrietako bat dira fosfonatoak beste biak fosfato ez-organikoak eta organofosfatoak dira. Adibidez, landare eta animalia askoren mintzetan dagoen azido 2-aminoetilfosfonikoa 1959an identifikatu zen lehen aldiz. Fosfonatoak nahiko ohikoak dira hainbat organismoetan prokariotoetatik eubakterietara eta onddoetan, moluskuetan eta intsektuetan[2].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Wiley-VCH, ed. (2003-03-11). Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry. (1. argitaraldia) Wiley  doi:10.1002/14356007.a19_545.pub2. ISBN 978-3-527-30385-4. (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  2. academic.oup.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).

Kanpo estekak aldatu