Foro Boarioa
Foro Boarioa (latinez: Forum Boarium edo Bovarium), Tiber ibaiaren ezkerraldeko ibarrean zegoen Antzinako Erromako toki bat zen, Aventino eta Kapitolio muinoen artean. Foro Boario bezala, toki berean zegoen plaza bat ere ezagutzen zen, non animalia merkataritza egiten zen.
Foro Boarioa | |
---|---|
forum Boarium | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Muga-hiri | Erroma |
Koordenatuak | 41°53′20″N 12°28′52″E / 41.888888888889°N 12.481111111111°E |
Deskribapena
aldatuAipaturiko eremuaren mugak honako hauek ziren: Zirku Nagusia hego-mendebaldean, Velabroa ipar-mendebaldean, non Janoren Arkua eta Argentarioen Arkua aurkitzen ziren, azken hau, eremurako sarrera zen ate monumental bat, Vicus lugariusa, Kapitolioaren maldara iparraldean, Tiber ibaia mendebaldean eta Aventinoa hegoaldean. Tokia, VIII (Forum Romanum) eta XI (Circus Máximus) augustoar eskualdeen artean banatua zegoen.
Antzinako hiriko azokagunea zen, Tiber ibaiaren harana zeharkatzen zuten bideek bat egin zuten tokian, eta Etruria Campaniarekin lotzen zuten bideek bat egiten zuten tokian kokatua, lehena etruriarrek domeinatutakoa eta bigarrena greziarrek. Bide elkarketa honetan, Tibertar Uhartea dago, zeharkatzeko erraza, eta, neurri batean, Erroma, dagoen tokian egotearen arduraduna dena. Inguru honetatik sarri ibiltzen ziren greziar merkatariak jada Erromaren sorreraren garaian, K.a. VIII. mendearen erdialdean. Ibaiaren ibarrak, Erromaren ibai portua eratzen zuen (portus Tiberinus), gainontzeko ingurua bezala, atzerritarrentzat irekia zegoena, eta, beraz, hiriaren perimetrotik kanpoalderakotzat hartua, eta Serviar Harresietatik kanpo kokatua. Hemen, oso antzinako santutegi bat zegoen, Herkulesen aldare nagusia, hasiera batean, Melkart jainko feniziarrarekin lotutako jainko bati eskainia, eta, ondoren, Herkulesi.
Monarkiaren garaian, Sublizio Zubia eraikitzen da, zurezkoa, Anko Martzioren erregealdian, Servio Tuliok, bere erregealdian, eta Pyrgi etruriar itsas hiriko santutegi baten imitazio gisa, Fortuna eta Mater Matutaren omenezko bigarren tenplu bat eraikitzea agintzen duelarik (tenplu honen hondarrak, San Omobonoko gune sakratuan egindako indusketetan argitara eman direlarik).
Azoka zein Tiberreko portuak, denbora luzez jarraitu zuten hiriko perimetrotik at, ibaitik urrutien dagoen zatia, K.a. IV. mendean egindako harresien zabalkuntzaren barnean hartua den arren, Puerta Trigemina delakoa irekitzen zen tokian. Toki honetan gertatzen da, K.a. 212an, gladiadoreen arteko lehen borroka, Marko Giunio Bruto Peraren omenezko hil jokoen zati bezala.
Toki berean kokatua izan zen zezen bat irudikatzen zuen brontzezko estatua bat. Eskultura, Eginako konkistatik zetorren, Publio Sulpizio Galbaren eskutik, K.a. 210ean. Foro Boarioa, ziur aski bere izaera eta kokapenagatik, K.a. 213, K.a. 203 eta K.a. 196an suteen biktima eta K.a. 363, K.a. 202, K.a. 193 eta K.a. 192an uholdeen biktima izan zen. Tokian, zenbait gurtza eraikin zeuden: Jada aipatutako Herkulesen Aldare Nagusia, Matuta eta Fortunaren omenezko tenpluak kasu. Baita Portunusen Tenplua ere.