Argentarioen Arkua (italieraz Arco degli Argentari, latinez Arcus Argentariorum) Erroman dagoen ate txiki bat da, San Giorgio al Velabro elizaren arkupeari erantsita dagoena. Arkitrabatutako ate forma du, eta, beraz, ez da arku bat, bere izenak dioen bezala.

Arkuaren ikuspegia gauez.
Bao-barnearen xehetasuna.

Monumentua, 204an eraikia izan zen, vicum Jugarium deritzon antzinako hiribidea Foro Boarioko plazara ematen zuen tokian, Bocca della Verità deritzonaren plazaren egungo tokian. Argentarii et negotiantes boari huius lociek (hemengo bankari eta merkatari boarioak), Septimio Severo eta Karakala enperadoreei, Geta zesarrari, Septimioren emazte zen Julia Domnari eta Karakalaren emazte zen Fulvia Plautillari eginiko eskaintza pribatu bat da. Idazkunek, laster jasan zituzten Damnatio Memoriae deritzen kalteak, Plautilla (205ean erbesteratua eta 211n hildakoa) eta Getaren (212an hila) izenak ezabatuz. Lehen une batean, eskaintzak, beharbada, Gaio Fulvio Plauziano pretorioaren prefektu zenaren izena ere mantendu zuen, 205ean erori zena.

Monumentuak, 6,80 metroko altuera eta 5,86ko zabalera du. Atea, bi pilastra handik eutsitako haitzurdinezko arkitrabe batetaz osatua dago, angeluetan lesena apainduak dituelarik, horietatik ekialderenekoena, VII. mendean, San Giorgio al Velabro elizan erdierantsia izan zena. Egitura, haitzurdin zurizko plakez estalia dago, basamentua trabertinozkoa den bitartean. Litekeena da arkuaren gainean, errege familiaren estatuak jarri izana.

Apaindura oso aberatsa da, landare irudiekin eta espazio guztiak hartzen ditu (horror vacui), espazio figuratiboentzako askatuz. Hegoaldeko zatian, eskaintza idazkuna, trabeazioko friso eta arkitrabeari gain hartzen diena, Herkules eta jeinu bat irudikatzen dituzten bi baxuerliebez inguratua dago. Pasabide barneko panelek, sakrifizio eszenadun erliebeak dituzte, irudiak, simetrikoki kontrajarriak daudela: eskuman, Septimio Severo eta Julia Domna agertzen dira, ezabatutako irudi batek Geta irudikatu beharko lukeen bitartean, eta, ezkerrean, Karakala, jatorrian, ondoan, Plautilla eta Plauziano zituena, damnatio memoriae delakoak ezabatuak izan zirenak. Mendebaldeko zutabearen kanpoaldeko zatian, panelak, soldadu eta preso barbaroak irudikatzen ditu, aurrean, erromatar zutoihalekin apaindutako bi lesena angeluarren artean, tunika laburra duen irudi bat kontserbatzen den bitartean. Berau, erliebe nagusien gainean, garaipen edo arranodun panel txikiagoek osatzen dute, eta, bere azpian, sakrifikatutako biktimen buruaz beste egite eszenak.

Ikus, gainera aldatu


Kanpo estekak aldatu

41°53′22.24″N 12°28′58.71″E / 41.8895111°N 12.4829750°E / 41.8895111; 12.4829750