Ireki menu nagusia

Flandriako Brabante[1] (nederlanderaz: Vlaams-Brabant, ˌvlaːms.ˈbraː.bɑnt ahoskatua; frantsesez: Brabant flamand) Belgika eta Flandriako lurraldea da, erdialdean kokatuta dagoena, Brabanteko dukerriaren mendebalean. 2106 km²-ko azalera dauka, eta 1.060.232 milioi biztanle zituen 2008an. Hizkuntzek bitan banatzen dute: flandriera iparraldean eta valoniera hegoaldean.

Flandriako Brabante
Vlaams-Brabant
 Belgika
Flemish Brabant Flag.png Wapen van Vlaams-Brabant.svg
Administrazioa
Estatua  Belgika
Izen ofiziala Brabant flamand
Vlaams-Brabant
ISO 3166-2 BL
Hiriburua Leuven
Gobernuburua Lodewijk De Witte
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 50° 55′ 00″ N, 4° 35′ 00″ E / 50.916666666667°N,4.5833333333333°E / 50.916666666667; 4.5833333333333Koordenatuak: 50° 55′ 00″ N, 4° 35′ 00″ E / 50.916666666667°N,4.5833333333333°E / 50.916666666667; 4.5833333333333
Provincie Vlaams-Brabant in Belgium.svg
Azalera 2.106 km²
Mugakideak Valoniako Brabante, Brusela-Hiriburua eskualdea, Linburgo, Liejako probintzia, Anberesko probintzia, Ekialdeko Flandria eta Hainauteko probintzia
Demografia
Biztanleria 1094751 bizt. (2012)
Dentsitatea 519,82 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+01:00
www.vlaamsbrabant.be

Leuven (90.706 bz. 2007an) hiriburua da.

GeografiaAldatu

Lurralde lau hezea eta oparoa da, Gette, Haine, Lasne, Orne, Senne, Thines eta Yssche ibaiek zeharkatua.

MugakideakAldatu

Iparraldean Anberesko probintzia, ekialdean Linburgo (Flandria), hego-ekialdean Liejako probintzia, hegoaldean Valoniako Brabante, hego-mendebaldean Hainaut eta mendebaldean Ekialdeko Flandria mugakide ditu.

EkonomiaAldatu

Nekazaritza (barazkiak, laboreak, azukre-erremolatxa) eta era askotako aziendak. Lurren % 10 basoa da (Soigneseko oihana). Brusela Brabant dukerriko hiriburua izateak garapen ekonomikoa bultzatu zuen inondik ere, bertara bildu baitzen Flandesko ehun industria: Anderlecht, Eigenbrakel, Brusela (bertan lantzen da «brabant» izeneko liho mota). Eraikuntza materialak, kimika eta burdingintza industria (Senne, Brusela-Charleroi ubidea). Janari industria (garagardoa, etab.).

Banaketa administratiboaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Flandriako Brabante