Fisioterapia

Fisioterapeuta» orritik birbideratua)

Fisioterapia edo terapia fisikoa osasuna aztertzen duen zientzia da. Fisioterapia hitza grekotik dator, physis (natura) eta therapeia (sendaketa). Fisioterapiak giza-bizitza, giza-gaixotasunak eta gizakiaren heriotza aztertzen ditu. Gizakiaren gorputzaren mugimenduari begiratzen zaio giza-osasunaren zientzia honetan. Gorputz-sistemek sortzen dituzten funtzioen bilakaera egokia bilatzen du fisioterapiak. Gorputzaren funtzionamendu txarra edo ona gorputz mugimenduetatik antzematen ditu. Zientifikoki frogatutako teknikak erabiltzen ditu. Gorputzaren atalen bat ez denean behar bezala mugitzen zientzia honetara jotzeko aukera dago.

Arlo honetako profesionalari fisioterapeuta esaten zaio. Fisioterapeuta, fisioterapia tekniketan ondo trebatuta dagoen pertsona behar du. Fisioterapeutak legez baimenduta daude beren paziente eta bezeroen muga funtzionalak eta muga fisikoak ebaluatzeko, aztertzeko, diagnostikatzeko eta tratatzeko. Askotan beren lana bezeroak beste profesional batzuengana bideratzea izan behar du. EAEko eta Nafarroko Foru Erkidegoko lanbide hezkuntzak fisioterapeutak prestatzen ditu profesional autonomo legez lan egiteko eta beste kideekin lan egiteko. Fisioterapiako unibertsitate mailako ikasketak egiterik ere badago.

Baliabideak

aldatu

Fisioterapiarako erabiltzen diren baliabideak honako hauek dira:

Ikasketak

aldatu

Fisioterapeuten ikasteko plangintzak zientzia klinikoetan ezaguera eta esperientzia, praktikak, sartzen ditu:

Paziente edo bezeroen osasun-balorazioa egiten, historia klinikoak e edo beste bide batzuk erabiliz. Esplorazioaren datuak biltzea eta datu horiek ebaluatzea erabaki klinikoak hartzeko. Pazientearen etorkizunerako diagnosi bat zehaztea. Atentzio plangintza onesgarriena, erralistena, kulturalki onargarriena eta pazientean zentratuen dagoena zein den erabakitzen ikasten da, familiako kideekin edo bezeroekin beraiekin adostasunak lortzen ikasten da. Beharrezkoak diren terapia fisikoko interbentzioak egiteko prest egoten ikasten da. Gizabanako osasunaren eta ongizate prebentzioa eta promozioa sustatzen ikasten da.

Fisioterapia lanbide askea, independientea eta autonomoa da.

Historia

aldatu

Gizaki primitiboetan ere aurkitu dira tratamendu naturalen erreferentziak gaixotasunak gainditzeko erritualen bidez.

Hainbat kulturatan aurkitu dira honelako erreferentziak; Asu, Sinú, Aztekak, Mayak, Grekoak,… Baita zenbait zientzialari eta ikertzaile klasikok osasun kontuak aipatu zituzten: Hipokrates, Heriodo, Aristoteles...

Historian masajeak, igurtzialdiak eta bainuak oso erabiliak izan dira osasun helburuetarako.

Fisioterapia, zientzia bezala, XIX. gizaldian arautu zen Suedian.

Gaur egun, teknologiaren aurrerapenak direla bide, fisioterapiak hainbat agente eraginkorren laguntza du (masajeak modu askotan egin daitezke: urarekin, soinuaren edo musikaren laguntzarekin, elektrizitatearen laguntzarekin, mugimendua daukaten hainbat gailuren laguntzarekin, argiaren laguntzarekin, beroarekin, hotzarekin…).

Espezialitateak

aldatu

Arlo batzuetan sakonduz, fisioterapeutek espezializazio maila handia lortzen dute. Hala nola:

Funtzioak

aldatu

Fisioterapiak hiru funtzio nagusi ditu: asistentziala, didaktikoa/ikertzailea eta kudeatzailea.

Funtzio Asistentziala

aldatu

Fisioterapeutak, osasunaren profesional den heinean, pertsona gaixoa edo osasuntsua gizartean ezartzen lagundu behar du. Fisioterapiak, ekintza eta teknika propioen bidez, prebentzioa, zaintza eta susperraldia ditu helburu.

Fisioterapeutaren tresna nagusia eskua da eta horren ondorioz eskuzko terapia da oraindik ere erabilienetakoa, baina teknologia berriagoak ere erabiltzen dira.

Funtzio didaktikoa eta funtzio ikertzailea

aldatu

Fisioterapia Unibertsitatean sartuta dagoen osasun arloko ikasketa da. Fisioterapeuta baten ofizioaren alde bat, bere bezeroei bere osasuna zaintzen irakastea da. Hezkuntza sisteman ere lan egin dezakete, jakina.

Unibertsitatean mailako ikerketa zientifikoak egiten dira fisioterapiaren alorrean, beste edozein arlo zientifikotan legez.

Kudeaketa funtzioa

aldatu

Fisioterapeuta baten esku egon daiteke Fisioterapia Kabinete baten edo Fisioterapia Zentro baten kudeaketaren ardura nagusia.

Fisioterapiarekin harremanetan dauden zientzia alorrak

aldatu

Alboko ondorioak

aldatu

Normalean, ondo aplikatuz gero, fisioterapiak ez ditu alboko ondorio kaltegarriak sortzen baina edozein ondorio txar egongo balitz terapien aplikazio txarrak edo terapien arteko kontrako efektuak izango lirateke.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu