Firefox (filma)
Firefox (euskaraz Suzko Azeria) 1982ko Clint Eastwood estatubatuar zinema zuzendari eta aktoreak zuzendu eta antzeztutako ekintza eta espioitza film bat da. Craig Thomas idazlearen Firefox eleberrian oinarritua dago. Clint Eastwood, Freddie Jones, David Huffman, Warren Clarke, Kenneth Colley eta Ronald Lacey aktoreek antzeztu zuten.
ArgumentuaAldatu
Sobietarrek gerra hegazkin oso sofistikatu baten eredua garatu dute. NATOren sistemek bere izatea topatzean, estatubatuarrek Mitchell Gant (Clint Eastwood) pilotu trebea ezkutuan Sobietar Batasunera bidali eta hegazkina gordea dagoen segurtasun goreneko basetik ostu eta AEBetara eramateko egitasmoa gauzatuko du. Hegazkinaren kodea "Firefox" da eta abiadura harrigarriak hartzeko gai izateaz gain, mendebaldeko ingeniariek behin ere amestu ez zuketeen maniobrabilitatea eta sekulako armak ditu, gainera pilotuaren gogoa besterik ez da behar hegazkineko gailuak martxan jarri edota kontrolatzeko. Gantek misioa burutzea onartuko du.
AktoreakAldatu
- Clint Eastwood: Mitchell Gant
- Freddie Jones: Kenneth Aubrey
- David Huffman: Buckholz
- Warren Clarke: Pavel Upenskoy
- Ronald Lacey: Semelovsky
- Kenneth Colley: Kontarsky kolonela
- Klaus Löwitsch: Vladimirov jenerla
- Nigel Hawthorne: Pyotr Baranovich doktorea
- Stefan Schnabel: Leonid Brezhnev idazkari nagusia
- Thomas Hill: Brown jenerala
- Clive Merrison: Mahor Lanyev
- Kai Wulff: Yuri Voskov teniente kolonela
- Dimitra Arliss: Natalia Baranovich doktorea
- Austin Willis: Walters
- Michael Currie: Seerbacker kapitaina
- Alan Tilvern: Kutuzov aire marshalla
- John Ratzenberger: Peck buruzagia
- Wolf Kahler: KGBko Yuri Andropov buruzagia
Kanpo estekakAldatu
- Firefox filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Firefox filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)