Kateorratza, edo segurtasuneko orratza, mutur batean kakoa duen orratz txiki bat da; horrela, oihalak finkatzen ditu baina ez da erraz askatzen. Arropan erabiltzean istripuz orratz batek sor ditzakeen zauriak ere saihesten dira, Jantzietan erabili ohi da.

Kateorratza, irekita.
Kateorratza, itxita.

Fibulek, mizenastar garaia baino lehenagokoak zirenak, gaur egungo kateorratzen antzeko zeregina betetzen zuten. Beste teoria bat ere badago kateorratzaren balizko jatorriari buruz, izan ere, Europan Burdin Aroko herriek asmatu zuten, hau da, gaur egun Austria modernoan garatu zen Hallstatt kulturan. 1849ko uztailean Walter Huntek "berrasmatu" zuen. Patentea 400 dolarren truke saldu zuen (2008an 10.000 dolarren parekoak).