Fernando Fernández Arrikagoitia

Fernando Fernández Arrikagoitia (Gasteiz, Araba, 1948) "Zibeles" bezala ezagunagoa, euskal ekologismoaren aurrekari eta Gasteiz hiriko pertsonaia ezaguna da. Ideologikoki anarkista, Arabako naturaren eta nudismoaren sustatzaile historikoa izan da.

Fernando Fernández Arrikagoitia

Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1948 (75/76 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Izengoitia(k)Zibeles eta Cibeles

Biografia aldatu

1948an jaioa, haren haurtzaroa ez zen erraza izan. Txikitatik, umezurztegia eta zentzategiak ezagutu zituen. Gazte-gaztetatik ere espeleologia eta mendizaletasuna ezagutu zituen. Lan oso desberdinetan aritu zen eta 1972an Europan zeharreko ibilbide luzeari ekin zion. Ideologia berriak ezagutu zituen eta, ondorioz, nazionalismoa baztertuz, trotskismoan lehendabizi eta anarkismoan ondoren aritu zen. Euskal Herrian bueltan Felix Likiniano ezagutu zuen eta baita Askatasuna Kolektiboa ere. 1974an Portugalgo Krabelinen Iraultza gertutik ezagutu zuen. Lisboan komuna bat sortu zuen. 1975tik aurrera Parisen, Bruselan eta Lovainan egon zen. Gasteizera berriro ere bueltan Aranbizkarreko Ateneo Libertarioaren sortzailetariko bat izan zen. 1978an ekologismo libertarioaren ikuspuntutik Arabako Talde Ekologista - GEA sortu zuen. Laster euskal ekologismoaren barruan erreferente bat bihurtu zen, mugimenduko hedabide desberdinetan kolaboratuz, bereziki El Ecologista aldizkarian.[1] Gaia taldearekin ekologismoaren liburutegi eta dokumentazio zentro baten sortzailea izan zen ere bai.[2]

Haren xelebrekeriak zirela eta, Gasteizen oso ezaguna izan da.

Erreferentziak aldatu