Félix Candela

Felix Candela» orritik birbideratua)

Félix Candela (Madril, Espainia, 1910eko urtarrilaren 27a - Estatu Batuak, 1997ko abenduaren 7a) arkitekto eta ingeniari espainiar-mexikarra izan zen.

Félix Candela

(2010)
Bizitza
JaiotzaMadril1910eko urtarrilaren 27a
Herrialdea Espainia
 Ameriketako Estatu Batuak
 Mexiko
HeriotzaDurham1997ko abenduaren 7a (87 urte)
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Politeknikoa
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, ingeniaria, margolaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Illinoisko Unibertsitatea
University of Illinois at Chicago (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Valentziako L'Oceanogràfic eraikina.

Biografia

aldatu

Errepublikaren alde borrokatu zen Espainiako Gerra Zibilean, kapitain-kargua zuela, eta gudua amaitzean erbestera alde egin behar izan zuen. Mexikon nazionalizatu zen, 1941ean. Ondoren, 70eko hamarkadan, Ameriketako Estatu Batuetara jo zuen, eta hango herritartasuna eskuratu zuen, 1978an.

Hormigoi armatuzko estalki ahalik eta meheenak nola egin izan zuen ikergai bizitza osoan. Ekarpen handiena, berriz, paraboloide hiperbolikoetan oinarritutako arrautza-oskolaren formako egiturak ditu, arkitekturan eraginkortasun handia dutenak.

Hauek dira Candelaren eraikin nagusiak: Mexikoko Unibertsitateko Izpi Kosmikoen laborategia (1952), ­horren hormigoizko estalkiak 15 mm-ko lodiera du­; Mexikoko La Milagrosa eliza (1953); Xochimilcoko Los manatiales jatetxea (1958); eta Mexikoko 1968ko Olinpiar Jokoetarako, beste bi arkitektorekin batera, eginiko Kirolen Jauregia.

Bere azken lana egiten ari zela (Valentziako L'Oceanogràfic akuario erraldoia), bihotz-gaixotasun baten ondorioz, Valentzia utzi eta Estatu Batuetara joan behar izan zuen. Han hil zen 1997ko abenduan.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Félix Candela