Felipe del Río
Felipe del Río Crespo (Nueva Montaña, Santander, 1912ko irailaren 9a - Lamiako, Bizkaia, 1937ko apirilaren 22a) hegazkinlaria izan zen, "Euskal eskuadrila" izeneko taldearen buruzagia eta Iparraldeko fronteko hegazkinlari bikainenetakoa Gerra Zibil garaian,[1][2] .
Felipe del Río | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nueva Montaña, 1912ko irailaren 9a |
Herrialdea | Bizkaia |
Heriotza | Lamiako, 1937ko apirilaren 22a (24 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | hegazkinlaria eta militarra |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila Rifeko gerra |
Biografia
aldatuKantabrian jaio arren, haurtzarotik bizi zen Bilbon.[3] Hegazkinlari bilakatu eta soldadutza egiterakoan, Aireko Armadan (Aeronáutica Militar Española) sartu eta Cuatro Vientosera bidali zuten.[4] 1933aren amaierarako hegazkinlari militarra zen.
1936ko estatu-kolpea gertatu zenean, Del Río Bilbon zegoen eta Errepublikaren alde egin zuen. Gerraren hasieran Breguet 19 zaharrak erabili zituen, baina gero Errepublikak «Chato» ezizena zuten sobietar Polikarpov I-15 batzuk lortu zituen. Orduan, iparraldeko frontea defendatu behar zuen "Euskal eskuadrila" sortu zuten. Talde haren kide izan zen Del Río, Zarauza edo Comasekin batera.1937ko apirilaren 15ean, Bilbo gainean, izugarrizko garaipena lortu zuen: bere abiaduragatik menderaezina zen alemaniar Dornier Do 17 bonbaketari bat eraitsi zuen.[1][5] Iturri batzuen arabera, apirilaren 20an hil zen, José Luis Díez destruktore errepublikanoak Del Ríoren «chato»-a alemaniar borroka-hegazkin batekin nahastu zuelarik.[6][7] Azken ikerketen arabera, ostera, apirilaren 22an hil zen, Lamiakoko aerodromoaren gainean Kondor Legioak botata.[5][8]
Del Ríok guztira 7 garaipen izan zituen.[8] Azkenekoan, Bilbo bonbardatzen ari zen Junkers Ju 86 bat bota zuen.[6] 24 urte besterik ez zituen eta kapitaina zen hil zenean. Errepublikanoen artean heroitzat hartua, bere omenezko kale bat dago Leioako Lamiako auzoan, hil zuten tokian.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Groehler, Olaf. (1988). Kampf um die Luftherrschaft. in: Militärverlag der Deutschen Demokratischen Republik., 19 or..
- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Felipe del Río. .
- ↑ León, María Teresa. (2007). Crónica general de la Guerra Civil. , 279 or..
- ↑ Lopez, Rafael. (2013). Spanish Republican Aces. , 14 or..
- ↑ a b Alas rotas. in: Memorias de Getxo. 2014-9-15.
- ↑ a b Pecker, Beatriz; Pérez Grange, C.. (1998). Crónica de la Aviación Española. , 86 or..
- ↑ Solloso García, José Manuel. (2007). El destructor José Luis Díez: "Pepe de los Muelles" (1927-1965). Ediz. Cartagena histórica, 36-46 or. ISSN 1696-991X..
- ↑ a b Forsyth, Robert. (2011). Aces of the Legion Condor. Osprey Publishing, 58 or..