Felipe José Abárzuza
Felipe José Abárzuza y Oliva (Cadiz, 1896ko maiatzaren 24a - Los Molinos, Madril, 1970eko abuztuaren 27a) espainiar almirantea izan zen, Francoren diktaduran, 1956tik 1957ra, Itsas ministro izan zena.
Biografia
aldatu1896ko maiatzaren 24an jaio zen, Cadizen, eta 1913an sartu zen Armadako Itsas Eskolan.[1] 1929ko urtarrilaren 5ean, C-3 itsaspekoaren komandante izendatu zuten, 1931ko maiatzaren 9ra arte postu horretan aritu baitzen. Gerra ekintzengatik kondekoratua izan zen bere agindupean egon zen bitartean. 1945ean kontralmirante izan zen eta 1957an almiranteorde.
Eskuadraren Estatu Nagusiko burua izan zen Espainiako Gerra Zibilean, Instrukzioko burua eta Espainiako Itsas Ministerioko almirantea, Flotako komandante nagusia 1954ko abendutik 1955eko abendura, Armadako Estatu Nagusiko burua 1956 eta 1957 artean, Itsas ministroa 1957 eta 1962 artean.[2][3][5]
1970eko abuztuaren 27an hil zen, Los Molinosen, 74 urte zituela.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Los nuevos comandantes de la flota y del departamento de Cádiz» ABC (Madrid): 50. 14 de diciembre de 1955.
- ↑ «Decreto de 21 de agosto de 1956 por el que se nombra Jefe del Estado Mayor de la Armada al Almirante don Felipe de Abárzuza y Oliva» Boletín Oficial del Estado: 1235. 26 de febrero de 1957.
- ↑ «Decreto de 25 de febrero de 1957 por el que se nombra Ministro de Marina a don Felipe José Abárzuza y Oliva» Boletín Oficial del Estado: 5520. 24 de agosto de 1956.
- ↑ Hemeroteca ABC
- ↑ En calidad de ministro de Marina, representó al Estado español en la boda entre Juan Carlos de Borbón y Sofía de Grecia, celebrada en Atenas el 14 de mayo de 1962.[4]
- ↑ «Esquela» ABC (Madrid) 27 de agosto de 1972.