Ireki menu nagusia

Fat Man (euskaraz: Gizon Lodia, japonieraz: ファットマン) Estatu Batuek 1945eko abuztuaren 9an Nagasakin, Japonian, leherturiko arma nuklearraren izen kodetua da. Japonian erabilitako bigarren arma nuklearra izan zen, historian erasorako erabilitako hirugarrena (Trinity eta Little Boy ondoren) eta orain arte, eraso batean erabilitako azken gailu nuklearra. [1]

Fat Man
Fat man.jpg
Jatorrizko herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Zerbitzua
Produkzioa
Diseinatzailea Los Alamosko Laborategi Nazionala
Kopurua 121
Zehaztasunak

Bonba B-29 Bockscar hegazkinetik bota zuten estatubatuarrak. Charles Sweeney izan zen hegazkinaren komandantea. Little boy baino potentzia bikoitza zuen baina Nagasakiren topografia zela eta, eragin txikiagoa izan zuen. Hala ere, 40.000 pertsona hil ziren, 25.000 zauritu izan ziren eta beste zenbait denborarrekin hil ziren radiazioarengatik.

DeskribapenaAldatu

Bonbak 3,25 metro luze zituen eta bere diametroa 1,62 metrokoa zen. 4670 kilogramo pisatzen zuen eta 12 kilotongo (104,1 Tj) potentzia zuen. egazkinetik bota zuten eta iri gainetik 550 metrota eztanda egin zuen.

Plutoniozko bonba zen, Trinity bezala. Plutonioa explozibo arruntaz inguratuta zegoen eta explozibo komuna eztanda egitekoan, plutonioa zanpatu zuen bere dentsitatea handituz explozio nuklearra sortuz.

Detonazio mekanismoa hain zen korapilotsua zenen proba bat egin zuten gudan erabili baino lehen. Froga hori 1945ko Uztailaren 16an egin zen Nuevo Mexikon. Trinity froga izenez esagutzen da.

EgituraAldatu

Bonbak 3,3 metro luze, 1,5 metro diametro eta 4,7 kilogramoko pisua zituen. [2]

 
Fat Man bonbaren kanpo egituraren eskema.
  1. AN 219 kontaktuzko lau espoleta elektrikoetako bat. [3]
  2. Archie edo Monica isats-abisu radar antena, radioaltimetro moduan erabilia.
  3. Bateria, energia nuklearra eratuko duten elementuez inguratutako karga detonatzeko.
  4. X-Unitatea, kargaren ondoan kokaturiko sutze gunea.
  5. Bonbaren bi alde elipsoidalak lotzen dituen banda.
  6. Fisika paketea.
  7. Instrumentudun plaka (radarrak, baroetengailuak eta tenporizadoreak).
  8. Barotubo biltzailea.
  9. California Parachute buztana, 5,1 mm-ko aluminiozko orriz eratua.

ErreferentziakAldatu

  1. Nagasaki: la historia de una explosión nuclear BBC Mundo. Consultado el 17 de febrero de 2018.
  2. (Ingelesez) Hansen, Chuck (1995) Volume V: US Nuclear Weapons Histories. Swords of Armageddon: US Nuclear Weapons Development since 1945 Sunnyvale, California: Chukelea Publications 145 or. ISBN 978-0-9791915-0-3.
  3. (Ingelesez) Hansen, Chuck (1988) US Nuclear Weapons: The Secret History Aerofax ISBN 0517567407.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu