Ireki menu nagusia
Little boy.jpg

Little boy (euskaraz "mutiko edo ume txikia"), Japoniako Hiroshima hiriaren gainean 1945ean estatubatuarrek jaurtitako bonba atomikoari jarritako izena da. 1945eko abuztuaren 6an Paul Tibbets koronelak gidaturiko Enola Gay izenpeturiko B-29 hegazkinak bota eta 90.000–166.000 lagun hil zituen[1]. Hau Abuztuaren 6an gertatu zen. Bonba 10.450 metrotik jaurti zuten eta hiri gainetik 600 metrora egin zuen eztanda goizeko zortziak eta laurdenean. Bederatzi egun geroago eta hein handi batean bonba honek egin zuen sarraskiagatik Japoniak errenditu egin zen.

DeskribapenaAldatu

4.400 kilogramo pisatzen zuen, baina 64 kilogramo leherkari zuen. Guztira 13 kilotoikoa zen, hiru metroko luzera eta hirurogeita hamahiru zentimetro diametro zituen. Radar sentsoreak eta barometroak zituen azalean. Berde kolorez margotuta zegoen.

Jaurti baino lehen ez zuten inolako testik egin. Testak plutonioz egin ziren baina Little Boy uranioz egindako bonba zen.

Hiroshimako jaurtiketaAldatu

Hegazkinean gantxo berri batzuk ezarri ziren bonba eusteko. Zeppo Marx zen gantzoak fabrikatu zituen enpresaren nagusia. Tinian herrira zatika eraman zuten. Zati bat USS Indianapolis (CA-35) itsazuntziak eraman zuen eta besteak egakinez eraman zituzten.

Jaurtiketaren egunean, egazkinak pista osoa behar zan zuen hegaz hasteko bonbaren pisuagatik eta ahalik eta seguruen joateagatik. Hegaldian, William Sterling Parsons eta Morris Jeppson tekniariek armatu zuten bonba. Kordita (explozibo normala) bi saku jarri zituzten uranio-235 eraztunak lehertzeko. Bonba elektrikoki armatu zuten eta konprobazioak egin eta azkenik, segurtasun obturadore berdeak gorriengatik aldatu zituzten.

Historian hirien kontra erabili diren bi bonba atomikoen lehena izan zen. Bigarrena Fat Man izendatu zuten.

ErreferentziakAldatu

  1. Radiation Effects Research Foundation Frequently Asked Questions #1.

Ikus, gaineraAldatu