Fanderiako errota
Fanderiako errota ala Ibaiaren etxea, Gipuzkoako Errenteria udalerriko Fanderia auzoan dagoen errota bat da. Dolores Ibarruri Zumardian dago, eta Oiartzun ibaiaren bazterrean. XV. mendean jada bertan burdinola bat zegoen. Ondoren errota, urte luzez irin eta pentsu-lantegia izan zen. 1996an itxi zen.
Fanderiako errota | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Fanderia |
Koordenatuak | 43°18′32″N 2°02′26″W / 43.308878°N 2.0404559°W |
![]() | |
2018ko maiatzaren 5ean ateak berrireki zituen, bertan Ibaiaren etxea deritzon interpretazio zentroa dago, honetan 500 urtetako Errenteriako industria bilakaera eta ibai ondarea erakusgai daude.
Kronologia
aldatuBisita gidatuak
aldatuItsasgela Elkartearen eskutik larunbat, igande eta jaiegunetan 10:00etatik 14:00etara 20-30 minutuko bisita gidatuak daude.
Kanpo estekak
aldatu- Fanderiako errota. Oarsoaldeaturismoa.eus (Gaztelaniaz) (Frantsesez) (Ingelesez)
- Fanderiako errota. Errenteriako Udal webgunea (Gaztelaniaz)