Fanderia

burdinaren galdaketa egiten den lantegia

Fanderia ijezketa edo laminazioa egiten duen burdinola da. XVIII. mendean fanderien lana burdinoletan egiten zenetik bereizi egin zen.

Historia aldatu

XV. mendean sortu zen fanderia teknologia, eta hainbat burdin-produkturen kostua merkeagotu zituen, bereziki txapa erabiltzen zutenak. Izena frantsesezko fandre hitzetik dator. Euskal Herrian, lehen fanderia Bernako burdinolan eraiki zen, Durangon, eta 1591an hasi zen ekoizten. XVIII. mendean fanderien lana burdinoletan egiten zenetik bereizi egin zen. Fanderietan burnizko pieza desberdinak lantzen ziren: flaskoak, ailarak... Bestetik ere, burdina beste erabileretarako prestatzen zen.

Argien Garaian bi fanderia sortu ziren Gipuzkoan:

  • Iraeta: zilarbizi eramateko burnizko flaskoak egiten zituen. 1850. urtean Penintsulako hobeto jarrita zegoena zen.
  • Errenteria: Simon Aragorrik bultzatuta, teknikak eta espezialistak kanpotik ekarri zituen.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.