Fanderia (Errenteriako auzoa)
Fanderia Errenteriako auzo berrienetarikoa da. Agustinak eta Gabierrota auzoen artean kokatzen da, azken honetaz Oiartzun ibaiagatik bereiziz.
Fanderia | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Errenteria |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°18′32″N 1°53′15″W / 43.3089°N 1.8875°W |
Demografia |
Bere izena 1769an Simon Aragorri Olabide merkatariak bertan sortu zuen Fanderiatik datorkio.[1]
Auzo honen eraikuntzak polemika handia sortu zuen Errenterian 1990eko hamarkadako bigarren erdialdean, Fanderia Errenteriako erdialdetik hurbil geratzen zen berdegune bakarra zelako, ibaiaren ondoan zelaiak zeudelarik. Hori dela eta, Fanderia herri parkea lelopean mobilizazio ugari egin zen herri honetan. Gaur egun, auzo honetan kirol instalazio ugari (piszina, frontoia, etab.), Oiartzuneraino doan bidegorria eta Ertzaintzaren koartela daude.
Leku interesgarriak aldatu
Erreferentziak aldatu
- ↑ AGUIRRE SORONDO, Antxon: «Gabiriola, Renteriola o la Fanderia». In: Revista Oarso, 23. zenbakia. Errenteria, 1988. 120-121. orrialdeak. Interneten eskuragarri.
Ikus, gainera aldatu
Kanpo estekak aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |