Gelsenkirchen

Gelsenkirchen Alemaniako Ipar Renania-Westfaliako autonomia estatuko udalerria da, Ruhr eremuaren iparraldean kokatzen dena, Münster eskualdean. 2010 urtean 257.981 biztanle zituen hiriak.

Gelsenkirchen
hiri handia
Gelsenkirchen aug2004 002.jpg
Flagge der kreisfreien Stadt Gelsenkirchen.svg DEU Gelsenkirchen COA.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Ipar Renania-Westfalia
EskualdeaMünster
AlkateaFrank Baranowski
Izen ofizialaGelsenkirchen
Posta kodea45801–45899, 4650 eta 4660
Udalerri kodea05513000
Geografia
Koordenatuak51°31′N 7°06′E / 51.52°N 7.1°E / 51.52; 7.1Koordenatuak: 51°31′N 7°06′E / 51.52°N 7.1°E / 51.52; 7.1
North rhine w GE.svg
Azalera104.94 km²
Altuera48 m
MugakideakRecklinghausen (en) Itzuli, Herne, Bochum eta Essen
Demografia
Biztanleria260.654 (2019ko irailaren 30a)
Green Arrow Up.svg349 (2017)
Dentsitatea2.483,84 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0209
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakCampo Grande, Cottbus, Xakhty, Newcastle upon Tyne, Olsztyn, Zenica, Büyükçekmece (en) Itzuli eta Kutaisi
MatrikulaGE
gelsenkirchen.de

HistoriaAldatu

Gelsenkirchengo Buer auzoa lehenengo aldiz Heriberto I.aren 1003ko dokumentu batean Puira izenaz aipatzen bada ere, K.a. 1000 urtean jadanik ehiztariak Emscher ibaiaren inguruko mendixketan bazirela jakina da. Ondoren erromatarrak ere izan ziren hemen baina 700 urtearen inguruan saxoiek bidali egin zituzten. Gelstenkerken edo Geilistirinkirkin izena 1150 inguruan azaldu zen, Buer auzoan eliza eraiki zenean. Mark konderriaren barnean egon zen Gelsenkirchen.

XIX mendearen erdialderarte populazio txikiko nekazal eremua izan zen. 1815ean Prusiak eskuratu eta Westfalia probintzian sartu zuen. 1840an Ruhr eskualdean ikatza aurkitzerakoan industrializazio bortitza ezagutu zuen. Bochum barrutiko eskualde baten hiriburu bihurtu zen Gelsenkirchen, bertan baitzegoen Kolonia eta Minden arteko trenbidearen geltoki nagusia. Eskualde honetan Gelsenkirchenez gain Braubauerschaft (1900tik aurrera, Bismarck), Schalke, Hessler, Bulmke eta Hüllen herriak zeuden. 1875ean Gelsenkirchenek hiri eskubideak jaso zituen eta 1896an hiri askea bihurtu zen. 1928rako 340.000 biztanle zituen.

Naziek Alemaniako gobernua eskuratzerakoan Gelsenkirchen gerrarako industriaren erdigune bihurtu zen. Ekonomikoki oso onuragarria izan zena ordea kaltegarri gertatu zitzaion Bigarren Mundu Gerran, izan ere aliatuek bereziki gogor bonbakatu zuten hiria.

KirolakAldatu

Gelsenkirchengo kirol talde loriatsuena FC Schalke 04 futbol taldea da. Alemaniako zazpi Liga eta bost Kopa eta UEFA Kopa bat ere irabaziak ditu.

Hiri senidetuakAldatu

Gelsenkirchen ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Kanpo estekakAldatu