Félix Pyat (Vierzon, Frantzia, 1810eko urriaren 4a - Saint-Gratien, Seine-et-Oise, Frantzia, 1889ko abuztuaren 3a) frantsesezko idazlea eta politikaria izan zen.

Félix Pyat

Député des Bouches-du-Rhône (en) Itzuli

1888ko martxoaren 25a - 1889ko abuztuaren 3a
Q112669288 Itzuli

1887 -
Prefect of Cher (en) Itzuli

1848 - 1848
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFélix Aimé Pyat
JaiotzaVierzon1810eko urriaren 4a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaSaint-Gratien1889ko abuztuaren 3a (78 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Pyat (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, kazetaria, antzerkigilea, abokatua eta idazlea
Lantokia(k)Paris
KidetzaLehen Internazionala
Commune Council (en) Itzuli
Commission exécutive of 1871 (en) Itzuli
Committee of Public Health (en) Itzuli
Izengoitia(k)Jules Mayret

IMDB: nm1818239 Find a Grave: 44171625 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Le Figaro eta Charivari agerkarietan idatzi ondoren, Revue Britannique aldizkaria zuzendu zuen. Frantziako Alderdi Sozialistako buruzagia zen, baina, familia aberats bateko semea zenez, demokraziako aristokrata deitu zion Proudhon anarkistak. 1849ko matxinada errepublikazalean parte hartu ondoren, Suitzara ihes egin behar izan zuen. 1870ean, Parisa itzuli zen, eta Le combat agerkaria sortu zuen. Urte bereko urriko gertaeretan parte hartzeagatik atxilotu zuten. 1871n, diputatu hautatu zuten Seineko departamenduan eta Parisko Komunako kide izan zen; Komunaren errepresiotik ihes egitea lortu, eta Ingalaterrara erbesteratu zen. 1880. urtean Frantziara itzuli zenean, La commune egunkaria sortu zuen. 1888an, diputatu hautatu zuten Marseillan, ezker muturreko jarrerak izan zituen, eta eztabaida politiko latzak izan zituen Boulanger jeneral eta politikariarekin.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Félix Pyat