Eztebe Uroš IV.a Dušan
Eztebe Uroš IV.a Dušan (serbieraz: Стефан Урош IV Душан; c. 1308 - 1355eko abenduaren 20a) Serbiako erregea eta Serbiarren eta Greziarren Enperadorea (tsarra) izan zen.
Eztebe Uroš IV.a Dušan | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1331ko irailaren 8a - 1346ko apirilaren 16a ← Stephen Uroš III Dečanski of Serbia (en) ![]() ![]() | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ezezaguna, 1308ko uztailaren 26a | ||
Herrialdea | Kingdom of Serbia | ||
Talde etnikoa | Serbiarra | ||
Heriotza | Devoll District (en) ![]() | ||
Hobiratze lekua | St. Mark's Church (en) ![]() Monastery of the Holy Archangels (en) ![]() | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: izurri bubonikoa | ||
Familia | |||
Aita | Stephen Uroš III Dečanski of Serbia | ||
Ama | Theodora Smilets of Bulgaria | ||
Ezkontidea(k) | Helena of Bulgaria (en) ![]() | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Nemanjić dynasty (en) ![]() | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Serbiako Eliza Ortodoxoa | ||
![]() ![]() |
Eztebe Deاanski erregearen eta Teodora Smiletsen semea izan zen. Familiarekin Konstantinoplan erbesteratuta bizi izan zen 1320ra arte, eta han grekoa eta bizantziar kultura ikasi zituen.
Bere aita borrokatu eta garaitu ondoren, 1331. urtean Serbiako errege koroatua izan zen. Europako hego-ekialdeko zati handi bat hartu zuen, eta bere garaiko erregerik boteretsuenetako bat izan zen. Erlijio kristau ortodoxoko inperio multietnikoa gobernatu zuen. Danubiotik Korintoko Golkoraino hedatzen zen, hiriburua Skopje zelarik.
Serbiako Inperioaren Konstituzioa idatzi zuen, Dušanen Kodea bezala ezagutzen dena, Erdi Aroko Serbiako literatur lanik garrantzitsuena. Serbiako patriarkatua ezarri eta monasterioak sortu zituen.