Eztabaida:Khersoneso

Latest comment: duela 1 urte by Marklar2007 in topic Kersoneso ala Khersoneso
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Quersoneso (ciudad)» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

Kersoneso ala Khersoneso aldatu

Wikilariok! Dudatan nago: Kersoneso ala Khersoneso. Ez dut iturririk topatu baina grezierazko "Х" hori errusiar eta ukrainar transliterazioaren arabera "kh" da. @Theklan:, @Luistxo:, @Xabier Armendaritz:, @Lainobeltz:, @Iñaki LL:. Eskerrik asko. -Marklar (eztabaida) 20:15, 26 maiatza 2022 (CEST)Reply

Aupa Marklar, Euskaltzaindiaren webgune bikainean arakatuz gero aurkituko duzu hoberik beharbada, baina oraingoz Berriaren estilo liburura jo dut, eta hauxe aurkitu dut, grezieraz ari garenez. Hurbilenak Calcídica / Chalcidique / Chalkidiki = Kaltzidika eta Quíos / Chios = Kios iruditzen zaizkit, baldin eta grezierazko izendapenetik abiatzen bagara, noski. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 21:51, 26 maiatza 2022 (CEST)Reply
Ideiarik ez, egia esan. Pentsatzen dut tradizio bat dagoela, gaztelaniatik edo, "Kersoneso" izateko. Frantsesez "Cher" erabiltzen dute, beraz ahozkera "xer" moduko bat euskaraz. Khersoneso jarrita, ez dakit euskaldunik dagoen kh hori "j" moduan ahoskatuko duenik (khmer gorrian bezala). Theklan (eztabaida) 00:24, 27 maiatza 2022 (CEST)Reply
Euskaltzaindiari kasu eginez gero, nik uste Khersoneso izan behar duela. Ikus, Euskaltzaindiak euskara baturako emandako 76. arauko 4. orrialdean, transkripziorako jarraibide hau ageri dela:
Χ, χ → kh
Arau hori pertsona izenei buruzkoa da (Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak euskaraz emateko irizpideei buruzko erabakia du izenburu), baina iruditzen zait kasu honetarako ere balia dezakegula. --Xabier Armendaritz   2022-05-27, 09:50 (UTC)
Eskerrik asko guztioi!, "Khersoneso"ra mugitu (Xabierren azalpenagatik) eta artikuluaren hasieran biak aipatuko ditut. --Marklar (eztabaida) 17:14, 27 maiatza 2022 (CEST)Reply
"Khersoneso" orrira bueltatu.