Euskal Herria eta Gaskoinia arteko muga
Euskal Herria eta Gaskoinia arteko muga, Euskal Herria eta Gaskoinia artean zehar hedatzen den muga da. Gaskoinia Okzitaniako lurraldeetako bat da.
Mendebaldean, Atturri ibaiaren bokalean eta Bokale udalerrian hasi, eta ekialdean, Hiru Erregeen Mahaiean amaitzen da, Erronkaribarko Larrako mendigunea, Bearnoko Baretos harana eta Huescako probintziako Ansó ibarrako Zuriza haranaren arteko mugan.
Muga honen mendebaldeko ibilbidearen zatia, Lapurdiren iparraldekoa, Atturri ibaiak adierazten du.
Euskal Herriaren aldetik Lapurdi eta Nafarroa Behereko iparraldeko mugak, Zuberoako iparraldeko eta ekialdeko mugak, eta Nafarroa Garaiko ipar-ekialdeko izkina barne hartzen du, eta Gaskonia aldetik, Landetako hegoaldeko muga eta Bearnoko mendebaldeko muga osoa. Bai, Ipar Euskal Herria eta Biarno lurraldea Pirinio Atlantikoak departamenduan daude eta 2016. urteaz geroztik Landekin batera hiruak Frantziako Akitania Berria eskualdean.
Hizkuntza eta kultura
aldatuMuga hau administratiboki ongi zehaztua egon arren, hizkuntza eta kulturaldetik nahiko lausoa da, alde bitan frantsesa hizkuntza nagusi izan arren, Gaskoinian euskaraz mintzatu eta euskal kultura ere baduten zenbait udalerri (Jeruntze eta Eskiula) eta Euskal Herrian gaskoieraz mintzatu eta gaskoi kultura duten udalerriak ere baudaudelako. Hiru hizkuntzak eta kulturak elkarrekin batera mintzatu eta elkarbizitzen diren bi aldetako udalerriak eta herriak ere badaude.
Bestalde, geografikoki ere, euskaldunontzak Baiona, Biarritz edo Eskiula udalerriak Euskal Herria dauden bitartean, gaskoientzat udalerri horiek Gaskoinian eta Okzitanian daude.
Kanpo estekak
aldatuEuskal Herriaren mugak | |
---|---|
Aragoi • Errioxa • Euskal kostaldea • Gaskoinia • Gaztela eta Leon • Kantabria |