Euskadiko Industria Ondare Higigarriaren zentroa
Euskadiko Industria Ondare Higigarriaren zentroa Barakaldoko Lutxanan dagoen museoa da, Eusko Jaurlaritzaren esku dauden ondare industrial higigarriaren bilduma erakusteko. Orconera Iron Ore Company Limitedena izan ziren pabiloian dago, behinola konpainiaren trenak konpontzeko erabiltzen diren eraikinetan[1].
Euskadiko Industria Ondare Higigarriaren zentroa | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Barakaldo |
Koordenatuak | 43°17′19″N 2°58′44″W / 43.28861°N 2.97902°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2022 |
Kudeatzailea | Eusko Jaurlaritza |
Webgune ofiziala | |
Bildumaren historia
aldatuOrkonera-Lutxana Bildumaren jatorria 1980ko hamarkadan dago, industria-birmoldaketaren ondorioz euskal industriaren zati handi bat galtzeko arriskua ikusi zenean eta Teknika Museoa egiteko ideia sortu zenean. Industria-ondare hori gal ez zedin, makinak, objektuak, materialak, piezak, tresnak, koadroak, planoak, liburuak, etab. biltzen hasi ziren. Hau da, bilduma euskal industriaren historia dokumentatzen duten piezak eskuratzeko prozesu luze baten emaitza da.
Gaur egun, bilduma 1.800 objektu inguruk osatzen dute, eta materialak askotarikoak dira, gehienak XX. mendekoak, eta ia Euskadiko industria sektore guztiak daude ordezkatuta: arte grafikoak, meatze-industria, energia, metalurgia, makina-erreminta, elikadura, ontzigintza...
Bilduma Zorrotzaurreko Konsoni Lantegian egon da 2002tik 2022ra arte, urte askotan bisitarientzako itxita, 2017an, Europako Kultura Ondarearen jardunaldiak zirela-eta, bisita gidatuak antolatzea erabaki zen arte.
2020tik aurrera, Bilboko Zorrotzaurre auzoko hirigintza-garapena dela-eta, eta Barakaldoko udalarekin sinatutako hitzarmen baten bitartez, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Orconerako pabilioiak egokitzeari, biltegia muntatzeari eta bilduma garraiatzeari ekin zion. Gaur egun, bi pabilioi egokitu dira: hego pabilioiak biltegi bisitagarria jasoko du; ipar pabilioia, berriz, bildumaren gordailua izango da. i pabilioi hauek tren mantentze lanak egiten zituen Orconera Iron Ore Company LTD enpresako eraikinak izan ziren.
Ondare aipagarria
aldatuBertan dago Orconera-Lutxana Bilduma, hainbat elementu garrantzitsurekin:
Erreferentziak
aldatu- ↑ Eusko Jaurlaritza. (2022-06-27). «Lehendakariak Orkonera-Lutxana, Euskadiko Industria Ondare Higigarriaren zentroa bisitatu du» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).