Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) Euskal Autonomia Erkidegoko 57 gazte elkartek osatzen duten zuzenbide publikoko erakunde bat da.

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua
Sorrera1986
Egoeraaktiboa
EremuaEuskal HerriaEAE
Egoitza nagusiaAutonomía, 44 Bilbo

Ramiro Maeztu, 15 Gasteiz

Andia, 11 Donostia
Kideak57 erakunde
egk.eus

Historia aldatu

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Eusko Legebiltzarrak maiatzaren 27ko 6/1986 legearen bitartez sortutako Zuzenbide Publikoko Erakundea da. Legebiltzarreko lege batek arautu bazuen ere, EGK topagune autonomo bezala funtzionatzen du.

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua Euskadin sozio-politikoki jarduten duten eta bertan bizi diren gazteek (gazte elkarteak eta gazte kolektiboak barne) antolatzen duten partaidetzarako eta erantzukizunetarako gunea da. Era berean, EGKk giza errealitatea eraldatzearen aldeko joera agertzen du.

Helburuak aldatu

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak helburu hauek ditu:[1]

  • Gazte elkartegintza eta partaidetza bultzatu.
  • Gazteen bizi baldintzak hobetzeko lan egin.
  • Gazteen gizarteratze positiboa bideratu.
  • Gazteria Politika duinen alde lan egin.
  • Bakean eta adiskidetuta biziko den gizarte baten eraikuntzan lagundu.
  • Gizarte justu baten eraikuntzan lagundu.
  • Gizarte irekiago baten eraikuntzan lagundu.
  • Berezkoa, bizia eta anitza den kultura daukan gizarte baten eraikuntzan lagundu.

Batzorde Iraunkorra aldatu

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) osatzen duten ia 60 erakundeek Maialen Olabe (Bizkaiako Gaztetxoen Koordinakundea) hautatu zuten presidente bezala Donostiako Udaletxeko Udalbatza Aretoan egin zen Ezohiko Batzarrean. Bilkuran bi hautagaitza aurkeztu ziren eta bozketa bakarraren oten ostean Maialen Olabe (Bizkaiako Gaztetxoen Koordinakundea) izan zen aukeratua Itsaso Andueza (Hezkide) ordezkatzeko.

Horretaz gain, Batzorde Iraunkorreko bi hutsune bete ziren: batetik, Markel Ganboa (Bizkaiako Urtxintxa Eskola) EGK-ko preisdente orde izendatu zen; eta, bestetik, Lucia Curtu (Gurutze Gorria Gazteak) bokal bezala. Bizigai eta Engineer-hitza erakundeak EGK-ko kide bezala onartu ziren. Bestetik, Ajebask-ek EGK-ko kide bezala ez jarraitzea eskatu zuen. Aldaketa hauen ostean, EGK-k 57 kide ditu.

Batzar Iraunkorrerako kideak:
Kargua Izena Elkartea
Presidentea Maialen Olabe Bizkaiko Gaztetxoen koordinakundea
1. Presidentea Iulia Caraseva Mujeres Jóvenes de Euskadi
2. Presidentea Markel Ganboa Bizkaiko Urtxintxa eskola
Diruzaina Uzturre Kultur Elkartea
Idazkaria JSE-Egaz
Bokala Kale Dor Kayiko
Bokala Cruz Roja Juventud
Bokala Euzko Gaztedi
Bokala Gazte Abertzaleak
Bokala FVJE - Junior Enpresen Euskal Federazioa

Arlo Teknikoak aldatu

Zazpi arlo tekniko ditu, urtean zehar jorratzen direnak:

  • Administrazioa
  • Hezkuntza formala, ez formala eta Astialdi Foroa
  • Enplegua eta etxebizitza
  • Parte-hartzea
  • Komunikazioa
  • Bakea eta Bizikidetza
  • Berdintasuna

Kideak aldatu

Hauek dira kontseiluko kide diren gazte elkarteak:[2]

  • Acción Católica General / Ekintza Katoliko Orokorra
  • Ai Laket
  • Ajebask
  • Arduradun Eskola
  • Askagintza
  • Asociación Alevines Vascos
  • Asociación Atseden Taldeak
  • Atzegi
  • Bizi Alai Taldeak (BAT)
  • Bosko Federazioa
  • CC.OO Gazteak
  • Coordinadora Gaztetxoak Araba
  • Coordinadora Gaztetxoak Bizkaia
  • Coordinadora Gaztetxoak Gipuzkoa
  • Cruz Roja Álava
  • Cruz Roja Bizkaia
  • Cruz Roja Gipuzkoa
  • Ede Fundazioa
  • Egia-JEC (Jóvenes Estudiantes Católicos)
  • EHNE Gazteak - Jóvenes Baserritarras

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu