Ireki menu nagusia
Lurgorri Ikasle Elkartea
Egoitza: (Bilbo)
Egoera: Aktiboak
Webgunea: www.lurgorri.org


Lurgorri Ikasle Elkartea unibertsitateko ikasle sindikatu abertzalea da, EAJ alderdiari lotua.[1]

Lurgorri IE eta InstituzioakAldatu

Lurgorri IE Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) kidea da eta bere Batzorde Iraunkorrean kide bat dauka.

2005/2006 Ikasturtean EHUko Ikasle Kontseilu zentralean Ikasle Abertzaleak eta Izquierda Universitaria ikasle taldeekin eta hainbat ikasle talde independenterekin batera hautagaitza bateratua aurkeztu zen. Hauteskunde hauetan Zerrenda honek irabazi zuen baina hautagaitza galtzaileak eginiko hainbat eskarien arabera bertan behera geratu zen. 2005/2006 ikasturtean EHUko hauteskundeetan bigarren elkartea izatea lortu zuten.

2013an EAJri loturiko publizitate agentzia batean 22.000€ xahutu izana leporatu zioten Lurgorriko elkarte-kide ziren EHU-ko Ikasle Kontseiluko diruzain, idazkari eta presidenteari. [2] Urte horretako EHUko ikasle hauteskundeetan klaustro-kide gutxien lortu zituen ikasle elkartea izan zen, bi ordezkarirekin. 2013ko hauteskundeak geroztik ez dute ordezkaririk izan EHUko eta hiru Campusetako Ikasle Kontseilueetan. [3] 2015 - 2016 ikasturtean ez zen hautagaitzarik aurkeztu ikasle elkarte honen izenpean eta 2013ko Lurgorriko zenbait hautagai Elkarregaz hautagaitzapean aurkeztu ziren Gizarte eta Komunikazio Fakultateko zentroko batzarrerako elekzioetan, 9 ordezkarietatik 2 eskuratuz. [4]

Kanpo loturakAldatu

ErreferentziakAldatu