Ireki menu nagusia

Euskadi-Cuba Kubarekiko adiskidetasun eta elkartasunezko Gobernuz Kanpoko Erakundea den euskal elkarte bat da. 1989. urtean sortu zen eta Kubako Iraultzarekiko adiskidetasuna eta elkartasuna du.

Elkarte honek kubatar herriarekiko eta Kubako sistema politikoarekiko elkartasun politiko, kultural eta ekonomikoa duten eta munduko bost kontinenteetako hainbat herritan dauden milaka elkarteetariko bat da.

Elkartasuna nagusiki politikoa izanik, esparru ezberdinetan garatzen ditu ekintzak, ardatz nagusiena Kubatar Iraultza eta bere gizarte garapenerako programarekiko agertzen duen babesa adieraztea izanik.

Kubarekiko Elkartasunerako Estatu Koordinakundearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko GKEen Koordinakundearen parte da. Aldi berean, Cubainformación komunikabidearen sortzailea izanik, Espainiako Estatu mailan, erakunde hau da Kubako Iraultzaren alde lan egiten duen talderik antolatuena eta eraginkorrena.

HelburuakAldatu

  • Kuba herri aske eta burujabea izaten jarrai dezan laguntzea, kanpotar injerentziarik eta presiorik gabe, bere eredu sozialista eraikitzen jarrai dezan, etenik gabeko hobekuntza eta eraldatze prozesuaren barnean.
  • Kubatar Iraultza, beraien eredu politiko, ekonomiko eta soziala bihozberagoa, bidezkoagoa, berdintsuagoa eta jasangarriagoa eraiki nahi duten beste herri batzuentzat eredu izaten laguntzea.
  • Munduko sistema kapitalista gainditzen laguntzea, gizarte berria, bidezkoagoa, bihozberagoa eta solidarioagoa eraikiz.

IdeologiaAldatu

  • Kubako iraultza lortutako aldaketak babesten ditu.
  • Blokeo ekonomikoa salatzen du.
  • Kubako erregimen politikoak jasaten ari duen informazio-jokaera salatzen du, nabarmenki politikoa dena. Euskadi-Cubaren arabera, komunikabide kapitalista anitz desinformazio esparrua sortzen dute eta bere prozesu iraultzailea gaitzesten saiatuz.
  • Hegoaldeko herriak beraien aberastasun material eta gizatiarrak hipotekatzera behartzen dituen politika kapitalistak salatzen ditu, elkarte honen iritziz, politika hauek desberdintasunean eta esplotazioan oinarritutako eredu ekonomikoari etekina ateratzen diotelarik.

KritikakAldatu

2015eko urtarrilaren 8an, ABC egunkarian Euskadi-Cubak kritika gogorrak jaso zituen. Bere lokalean egindako argazki batean, erakunde honetako kide batzuk Pablo Iglesiasekin agertzen dira. Beraien azpian gaztelaniaz idatzita: "Iglesias, Castrismoa eta ETAren aldekoak bat eginda". Kontuan izanda, Dena da ETAren garaiak zirela eta salaketa hau oso larria zela, besteak beste ETAren alde egoteagatik zigortu dituztenak gartzela zigor gogorrak izan dituztelako, Euskadi-Cubak salaketa honi aurre egin zion. Hala eta guztiz, ABC egunkariak ez zuen atzera egin eta sarean idatzita jarraitzen du.[1]

Lehenagotik ere, antzeko kritikak jaso zituen eskuin muturreko ideologia duten komunikabideen aldetik.[2]

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.