Europako Ereserkia

Europar Batasunaren ereserki» orritik birbideratua)

Europar Batasunaren ereserkia, izen ofizialez Europako ereserkia, Europar Batasuneko lau sinbolo ofizialetako bat da. Herbert von Karajan austriarrak eginiko moldaketa bat da, Ludwig van Beethoven alemaniarraren 9. sinfoniaren azken mugimenduaren amaierako Alaitasunaren odaren gainean. Bere aldetik, Alaitasunaren odak Friedrich von Schiller idazlearen poema du jatorri, hura ere Alaitasunaren oda izenburukoa.

Europako Ereserkia
Jatorria
Ezaugarriak
Hizkuntzabaliorik ez
Deskribapena
OinarrituaAlaitasunaren oda
Bederatzigarren Sinfonia
Hitzakbaliorik ez
Bestelako lanak
MusikagileaLudwig van Beethoven

Souncloud: basil-bucolic/anthem-of-europe-est-europa-nunc-unita-latin-version Edit the value on Wikidata

Ereserkiak ez du hitzik. Horrela, Batasunaren eleaniztasunaren auzia saihesten du, baina indarra kentzen dio ereserki nazionalen alboan, hitzak direla-eta errezagoak baitira ikasteko. Hala ere, musika honetan sumatu daiteke halako bakerako deia, herriak bakean bizitzeko desira.

Schiller
(1759-1805)
Beethoven
(1770-1827)
Schiller Beethoven


Hitzen proposamena aldatu

Austrian, Peter Roland latineko irakasleak "Est Europa nunc unita" testua proposatu zuen. Hitzok Europako Batzordearen atentzioa erakarri zuen, batez ere 2004ko Erromako bileran, baina azkenean ez zuen aintzakotzat hartu.

Est Europa nunc unita
et unita maneat;
una in diversitate
pacem mundi augeat.

Semper regant in Europa
fides et iustitia
et libertas populorum
in maiore patria.

Cives, floreat Europa,
opus magnum vocat vos.
Stellae signa sunt in caelo
aureae, quae iungant nos.

Europa batasunean dago
eta batasunean mantentzen da;
Bakarra bere aniztasunean
munduko bakeari laguntzen.

Leialtasunak eta Justiziak
goberna dezatela Europa
Baita bere herrien askatasuna
Denon aberri handi batean.

Herritarrok, Europa gailendu dadila,
Lan handi bat duzue zain.
Zeruko urre kolorezko izarrek
Batzen gaituzten seinale.


Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu