Europako Lankidetza eta Segurtasunari buruzko Konferentzia
Europako Lankidetza eta Segurtasunari buruzko Konferentzia (ELSK) edo Helsinkiko Konferentzia Helsinkin (Finlandia) ospatu zen 1973ko uztailaren 3an hasi zen eta hirugarren saio erabakigarriarekin amaitu zen, 1975eko uztailaren 30etik abuztuaren 1ra bitartean; Amerikako Estatu Batuetako, Kanadako, Sobietar Batasunaren eta Europako herrialde guztien artean (Turkia barne, eta Albania eta Andorra izan ezik). Helsinkiko Segurtasun eta Lankidetzarako Agiri erabakigarriarekin bukatu zen. 35 herrialdetako ordezkariek sinatu zuten. Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundearen (ESLA) abiapuntua da. Hala ere, agiria ez zen loteslea, ez baitzuen itunaren edo hitzarmenaren izaerarik.
Wikitekan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Helsinkiko azken agiria | |
Liburu osoa: Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009 |
« |
Adierazten dute honako printzipio hauek errespetatzeko eta beste estatu partehatzaileekiko harremanetan indarrean jartzeko erabakia, kontuan hartu gabe estatuen sistema politiko, ekonomiko edo soziala, tamaina, kokapen geografikoa edo garapen maila (...):
|
» |
—[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345..