Europa plaza (Donostia)

Artikulu hau Donostiako Ibaeta, Berio eta Benta Berri auzoen artean dagoen plazari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Europa plaza».

Europa plaza, hizkera herrikoian Ibaetako biribilgunea deitua, Gipuzkoako Donostia hiriburuan dagoen plaza bat da. Ibaeta auzoa, eta Berio eta Benta Berri auzuneen artean dago, Ibaetako campusaren alboan. Bertatik Tolosa hiribidea igarotzen da.

Europa plaza

Ibaeta, Berio eta Benta Berri, Donostia
N-Ieko 463 km-aren mugarria Europa plazan
Herrialdea
Lurraldea
 Euskal Herria
 Gipuzkoa
Europa plaza is located in Euskal Herria
Europa plaza
Europa plaza
Europa plaza is located in Gipuzkoa
Europa plaza
Europa plaza
Europa plaza is located in Donostia erdigunea
Europa plaza
Europa plaza
Koordenatuak: 43°18′31.25″N 02°00′35.75″W / 43.3086806°N 2.0099306°W / 43.3086806; -2.0099306

Historia

aldatu

Europa Plazako biribilgunearen proiektua, Donostiako udaleko proiektuetako udal zerbitzuak, aurrez Andres Nagel-ek sortua zuen eskultura biribilgune berrian kokatzearen beharretik abiatu zen. Honen helburua zen eskulturaren ezaugarri espazialak ulertzea, eta honen araberako espazio bat sortzea. Eskultura brontzezkoa da, 5 metroko altuera du eta 3 hankako animali bat da, bere gainean pinoa egiten ari den emakume batekin. Xavier Mariscal izan zuen Andres Nagelek irakasle bere diseinuak sortzeko prozesuan. Egiten dituen objektu guztiei bizitza ematen die, ingurune oso bat sortuz famili eta lagunez beterik, hau da, ekosistema guzti bat sortzen dio bere diseinuko objektuari.

Ekologiaren ulermenaren egokitzapen honek, baita umoreak ere,  gidatu zuen artista biribilgune honetako proposamena sortzeko, eskulturari ekosistema propio bat sortzeko beharretik.

Biribilgunearen egitasmoak zenbait auzokoren kritikak ere eragin zituen.[1]

Garraioa

aldatu

Europa Plaza oso erabilia den biribilgunea da eta eguneko edozein ordutan ibilgailuz betea egoten da. Honen ondorioz edozein motatako ibilgailuak ibiltzen dira: kotxeak, motorrak, autobusak... Hain erabilia den biribilgune honetan nahiko ohikoa izaten da istripuak egotea seinalizazioa nahiko kaxkarra baita, eta irteera asko dituelako baita ere. Garraioak oso maiz pasatzen dira, autobusak batez ere. Gainera biribilgunearen errepidearen ondoan bide-gorri bat dago bizikleta elektrikoen estazio batekin.

Autobusei dagokienez biribilgune inguruan hainbat geltoki daude eta bakoitzak autobus bat baino gehiago hartzeko aukera ematen du.

-Unibertsitatea Elhuyar geltokia: 25, 33, 40, B1 zenbakia duten autobusak har daitezke bertan.

-Unibertsitatea Tol.70 I-ko geltokia: 5, 25, 45 zenbakia duten autobusak har daitezke bertan.

-Elhuyar plaza geltokian: 33, 35, 40 zenbakia duten autobusak har daitezke bertan.

Bitxikeriak

aldatu

-Biribilgune honetatik Donostiako Klasikoa pasatzen da abuztuan[2][3].

-Biribilgune honetatik, Donostian egiten den maratoia, maratoi erdia eta 15 kilometroko lasterketa pasatzen dira[4][5].

Leku interesgarriak

aldatu

Europa plazaren inguruan eraikin eta leku interesgarriak:

Iruditegia

aldatu

Kaleak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia
  1. (Ingelesez) sitio.nu. «lur paisajistak | Plaza Europa | Donostia» lurpaisajistak.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-04).
  2. Donostiako Klasikoa. (Noiz kontsultatua: 2018-05-07).
  3. (Gaztelaniaz) «DONOSTIA KLASIKOA – CLASICA DE SAN SEBASTIAN 2017» Plataforma Recorridos Ciclistas 2017-07-28 (Noiz kontsultatua: 2018-05-04).
  4. SPAIN), Dynamic MacroWeb & Design (San Sebastian. «Donostiako Maratoiaren, maratoi erdiaren eta maratoiaren 10km-en ibilbideak» www.zurichmaratondonostia.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-04).
  5. SPAIN), Dynamic MacroWeb & Design (San Sebastian. «15K + 5K Donostiako Klasikoa» www.15kmsansebastian.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-04).

Kanpo estekak

aldatu