Tolosa hiribidea (Donostia)
Donostiako Benta Berri auzoko kalea
Tolosa hiribidea edo Tolosa etorbidea Gipuzkoako Donostia hiriburuko hiribide edo etorbide bat da. Hiriburuko mendebaldeko sarbide eta irtenbide nagusia da.
Tolosa hiribidea | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Lurraldea |
Euskal Herria Gipuzkoa | ||||
Koordenatuak: | 43°18′23.74″N 2°00′28.66″W / 43.3065944°N 2.0079611°W |
Infernua deritzon gunean hasi, eta Ibaeta eta Benta Berri auzoak igaroz, Antiguako Zumalakarregi hiribidean amaitzen da, Trento kalea eta Bentaberri kalearen elkargunean.
Leku interesgarriak
aldatu- Europa plaza
- Errotaburuko dorreak
- Espiritu Santuaren eliza
- NanoGUNE
- Ibaetako campusa
- Gipuzkoako Bazkundea
- Amerika plaza
- Musikene
- Carlos Santamaria zentroa
- Donostiako Eskola Politeknikoa
- Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
- Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola