Ireki menu nagusia

Eugenia Iriondo Astarloa (Eibar, Gipuzkoa, 1901eko apirilaren 3a- ib., 1983ko urriaren 18a) euskal herritar erraketista profesional bat izan zen.

Eugenia Iriondo
Bizitza
Jaiotza Eibar1901eko apirilaren  3a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Eibar1983ko urriaren  18a (82 urte)
Jarduerak
Jarduerak pilotaria
Izengoitia(k) Eibarresa

Eibarresa goitizenez jokatu zuen pilotan.[1]

BiografiaAldatu

Eugenia Arrateko Partxua baserrian jaio zen eta auzoko pilotalekuan hasi zen esku huskako pilotan zaletzen.[2] Nerabe zela, neskame joan zen Madrilera, eta aldi berean Madrid pilotalekuko erraketisten eskolan hasi zen ofizioa ikasten. 1919an pilotaleku berean egin zuen debuta profesional gisa, eta gailendu zen pilotarietariko bat izan zen.[3] [4] Madrilgo Moderno frontoian ere jokatu zuen [5] . Handik hiru urtera Kubara joateko aukera izan zuen eta Leerdam baporean abiatu zen Habana-Madrid pilotalekua inauguratu berrian jokatzera.[6]

1928an itzuli egin zen eta Bartzelonako eta Sevillako pilotalekuetan jokatu zuen, denboraldi bana. 1930ean Roberto Cruz Elorza pilotariarekin Arraten ezkondu eta Madrilera joan ziren bizitzera. Hurrengo urteetan Madrid pilotalekuan jarraitu zuen jokatzen. Hamabi bat urtez profesionala izan ondoren, Roberto eta Miren seme-alabak jaio zirenean erraketari agur esan zion. Gerra Zibila hasi zenean, familia Eibarrera itzuli zen eta, erbestealdi gorabeheratsuaren ondoren, bi urtez Donostian bizi izan ziren. Bizitzako azken urteetan, Eibarresa jaioterriko Gorosta-Abeletxe bere baserrira itzuli zen, eta hil arte han bizi izan zen.

2003an, Gernikako Euskal Herria Museoan, Emakumea eta euskal pilota. Mujer y pelota vasca izeneko erakusketan, Eibarresa aipatu zuten.[7][8]

ErreferentziakAldatu