Erraketista XX. mendean erraketarekin pilotan jokatzea lanbide zuen emakumea da. Sexismoaren eraginez, erraketistak ezezagunak ziren gizartean, haiek ikustera joaten ziren gizonek soilik ezagutzen zituzten. Izan ere, frankismoan integrismo katolikoa zen nagusi, eta Erromatar Eliza Katolikoak eta gizarte kontserbadoreak eskandalutzat zuen emakumeak kirolean aritzea.[1] XXI. mendearen hastapenetan berreskuratu da haien memoria. Hego Euskal Herriko 47 herritako 237 erraketista profesional daude zenbatuta.

Erraketista multzo bat, Donostian, 1938an.

Erraketistak garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria utzi eta lanera alde egin eta mundu guztian zehar maila profesionalean pilotan aritu zirenak 1917 eta 1980 artean. Beren ibilbidearen berri, aitzitik, inork gutxik izan du oraintsu arte. Azken urteotan aldiz, hainbat erakusketa eta omenaldi ari dira antolatzen.[2]

Abiadura handia hartzen zuen larruzko pilota batekin jokatzen zuten, eta hura jotzeko erabiltzen zuten erraketa tenisekoa baino luzeagoa zen, eta uztai estuagokoa.[1]

Erraketistak pilotalekua, Ibarran (Gipuzkoa).

Omenaldiak aldatu

  • 2020an Erraketistak izena jarri zion Ibarrako Udalak Emeterio Arreseko pilotalekuari; GKo Gallerykoek margotu zuten murala.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Martín Aparicio, Galo. «Una raqueta por convicción» El Salto Diario 2020-05-16 (Noiz kontsultatua: 2023-04-04).
  2. Garmendia, Lander Muñagorri. «Ahaztutako erraketistak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
  3. «Erraketisten omenezko izena, pilotalekuari - Ibarra» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).

Kanpo estekak aldatu