Eudoxia Laskaris Asen, grekoz Ευδοκία Λασκαρίνα Aσανίνα Eudoxia Laskarina Asanina, (Nizea, 1248Zaragoza?, 1311). Bizantzioko printzesa, Aragoiko Koroan ezagunago Irene Laskaris bezala.

Eudoxia Laskaris
Bizitza
JaiotzaNizea, ezezaguna
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaZaragoza, 1311 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Familia
AitaTeodoro II.a Laskaris
AmaElena Asenina of Bulgaria
Ezkontidea(k)Guglielmo Pietro I di Ventimiglia (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakaristokrata
Izengoitia(k)Irene Láscaris
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

Familiako aurrekariak aldatu

Nizeako Teodoro II.a Laskaris enperadorearen eta Helena Asen Bulgariakoa emaztearen laugarren alaba izan zen. Maria Laskaris printzesaren ahizpa eta etorkizuneko Joan IV.a Dukas Laskaris enperadorearen arreba izan zen[1].

Haurtzaroa aldatu

Haurtzaroa Nizeako gorteko printzesa gisa igaro zuen, non Konstantza enperatriza ere, Joan III.a Dukas Vatatzes aitonaren alarguna, bizi zen. Neskatila gisa, Eudoxiaren ezkon-hitza eman zioten Aragoiko errege-familiari Petri III.a Aragoikoa errege izango zenaren bitartez. Paleologotarrek Konstantinoplako Inperio Latindarra deuseztu zuten garaian, Mikel VIII.a Paleologok, ordura arte Joan IV.a Laskaris infantearen erregeorde eta koenperadore izandakoa, bere burua enperador bakar bezala izendatu zuen. Joan IV.aren hiru ahizpak, Eudoxia haien artean, preso hartu eta atzerrritarrekin ezkontarazi zituen, haien ondorengoek ezin baitzuten eskatu segida inperiala.

Ezkontza aldatu

Horrela ba, bizantziar eta genoarrak Konstantinoplan sartu ziren egun berean – 1261ko uztailaren 25ean – eta Mikel VIII.a Paleologo bizantziar enperadorearen aginduz, Gilen Petri Ventimigliako kondea Eudoxia Laskaris infantarekin ezkondu zen, une hartan hamahiru urte baino gehiago ez zituen arren. Ezkontza horrek Vintimigliako Laskaris etxea sortu zuen, XIX. mendera arte familia frantses boteretsua izango zena[2].

Eudoxia Laskaris Jakue I.a Aragoikoaren gortean aldatu

30 urte bete baino lehen, senarrak zapuztu egin zuen. Orduan, seme-alaba eta Konstantzarekin batera, Jakue I.a Aragoikoaren gortean hartu zuten, Valentziako Erresuman errentak eta Bartzelonako auzo juduaren gaineko botereak eman zizkiona.

Xativan zuen egoitza, baina sarritan egonaldiak egiten zituen Zaragozan eta Castelló de la Planan, non Jakue II.a Aragoikoa erregearen zerbitzuko misio diplomatikoetan bidaiatzen baitzuen.

Ondorengoak aldatu

Haren seme-alabak izan ziren:

Bizitzaren amaiera aldatu

Gutxi gorabehera 50 urte zituela, 1296an, moja-klaratarren komentu bat eta Montblancheko Mare de Déu de la Serra santutegia sortu zituen, eta 1306ra arte sartu zen bertan. Abiatu aurretik, ordea, Ama Birjinaren irudi italiar polikromatua eman zuen, gaur egun santutegi berean ikus daitekeena.

Handik gutxira hil eta Zaragozako domingotarren komentuan lurperatu zuten[2].

Erreferentziak aldatu

  1. «Byzant 7» genealogy.euweb.cz (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  2. a b «Eudokia Laskarina - Centro studi ventimigliani» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).

Kanpo estekak aldatu