Etosha Pan Namibiako ekialdean dagoen gatzaga zabal eta guztiz laua da. 4.800[1] inguru km2 ditu, eta itsas mailatik 1.300 m-tara dago. Afrikako handiena da.

Etosha Pan
Gizateriaren Ondare
MotaGatz-lautada
Geografia
Map
Koordenatuak18°47′07″S 16°15′50″E / 18.7853°S 16.2639°E / -18.7853; 16.2639
KokapenaNamibia

Antzina Angolako Kunene ibaia gatzagaren lurraldean barrena sartzen zen, eta aintzira handia eratu zuen. Geroago ibaiak beste bide bat hartu zuen, aintzira txikitu egin zen, ura lurrundu eta gatzaga eratu zen.

Etosha gatzaga Etosha Parke Nazionalaren erdian kokatua dago (22.269 km2), eta munduko ehizako abere-mota ugarien biltzen duen lurraldeetako bat da. Parkearen ekialdean landaretza ugari dago, sabana-motakoa. 1970etik 1980ra bitarteko urteetan gutxitu egin ziren Etosha Parkeko ehizako abereak, Hegoafrikako gudarostearen eta gerrillaren arteko borroken ondorioz.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu