Gatz-lautada

Gatz-lautada arro hidrografiko endorreiko bat da, isurketa baino lurrunketa handiagoa duena, non gatzak (boratoak, kloruroak, nitratoak, sulfatoak, etab.)[1] daramatzaten urak iristen diren. Ura lurruntzen denean, tokian tokiko gatzen kontzentrazioa handitzen da. Gatza, behin betiko lehorra egon daiteke, ura aldizka jaso eta mantendu dezake, edo gatz kontzentrazio handiko lakua izan daiteke.

Karum aintzira inguruetako gatz-lautada.

Gatz-lautadak gatzunetako zati likido batez, urak arrora eramandako gatz ezberdinen dekantazioz irudikatutako gatz-zati batez eta hareaz, lohiz eta buztinez osatutako zati solido batez osatuta daude.

Arro hidrografikoaren, gatz-garraiatzearen, jariatzearen, lurruntzearen, sedimentazioaren eta mineralen eta gatzen ustiapenaren fenomenoaren konplexutasunaren ondorioz, "gatz-lautada" terminoa hainbat testuingurutan erabiltzen dute.

EzaugarriakAldatu

Esan bezala, gatz-lautada arro hidrografiko endorreiko bat da, isurketa baino lurrunketa handiagoa duena eta ondorioz gatzak denboran zehar pilatzen direna. Arroa endorreikoa izanik, urak ez du berezko irteerarik, eta lurrundu arte bertan geratzen da, gatzen metaketa gertatuz.

Uraren emaria txikia izaten da gatz-lautada osatzen duen arroan, euri urak, mendialdeko ur lasterrak (ez ohikoak) eta lurpeko ur emariek osatzen dute.

Gatz-lautadan hiru eremu bereiz daitezke, tokiaren eta unearen arabera aldakorrak izan daitezkeenak:

  • Muga edo ingurumaria, ondar-sedimentu ugari dauden gunea eta landaredia ager daitekeena.
  • Hondartza, sedimentu xeheagoak eta gatz kontzentrazio handiagoa dagoen gunea.
  • Deposito nagusia, gatz kontzentrazio handikoa eta gune sakonenean kokatua. Tokiaren arabera, hezetasuna ukan dezake. Gatzaren ustiaketa ekonomikoa bertan eman ohi da.

Gatz-lautadetako urmaelakAldatu

Ohikoak ez badira ere, batzuetan urmaelak topa daitezke gatz-lautadetan. Hiru motatakoak izan daitezke:

  • Sakonera handi xamarreko urmaelak. Hondoa iragazgaitza dute eta hamar metro baino gehiagoko sakonera ukan dezakete. Urmael egonkorrak izan ohi dira.
  • Azaleko urmaelak, sakonera txikikoak. Zentimetro gutxitako sakonera dute.
  • Putzuak. Gazura disolbatzean sorturiko ur-zulo bertikalak, hainbat metrotako sakonera dutenak.

ErreferentziakAldatu