Estai subalpetarra, biogeografian, eskualde eurosiberiarreko landaredi estaietako bat da, estai menditarraren eta estai alpetarraren artean dagoena.[1]

Estai subalpetarra Euskal Herrian aldatu

 
Mendi-pinuen pinudia nagusi da Nafarroako Pirinioko estai subalpetarrean.

Euskal Herrian 1.600-1.700 eta 2.300 metroen artean hedatzen da eta, beraz, Orhitik ekialdera baizik ez dugu aurkituko. Mendiko klimari aurre egiteko gai den mendi-pinuaren baso da landaredi potentziala. Pinudi horiek itxiagoak dira lurzoru sakoneko laiotz hezeetan, eta ainar arrunta, ahabia eta errododendroa agertzen dira bertan. Gailur eta eguteretan, berriz, zuhaitzak sakabanatuago daude eta oihanpean ipar-ipurua (Juniperus communis alpina), sabina arrunta, azeri-mahatsa eta ainar burusoila dituzte lagun. Komunitate horiekin batera, hedadura urriagoko beste hainbat ere garatzen da, hala nola kareharrizko labar eta harkaiztegikoak, harritza mugikorretakoak, leku hidromorfokoak... eta horietan guztietan espezie bakanak, askotan endemikoak, hazten dira.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Estai subalpetar. Euskalterm Terminologia Banku Publikoa, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-4-23).
  2. Euskal biodibertsitatearen lauburua: Gure altxor ezezagun horiek. Argia, 2006/06/04, CC-BY-SA-4.0, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-4-23).

Kanpo estekak aldatu