Altitudezko zonazioa, ekologian, altitudearen eraginez mendietan gertatzen den landaredi-zonazioa da.[1] Altitudeak tenperaturan, hezetasunean, lurzoruaren konposizioan eta eguzki-erradiazioan eragiten duenez, ingurune-baldintza desberdinak dituzten estai altitudinalak bereizten dira; ingurune-baldintza desberdinen horien ondorio dira landaredi-estaiak.[2]

Landaredi-estaiak Alpeetako Olperer mendian: behetik gora, menditar garaia, subalpetarra, alpetarra eta elurtarra.

Estai bioklimatikoak aldatu

 
Alpeetako estai bioklimatikoak.

Altitudezko zonazioak balio unibertsala badu ere, eskualde bakoitzak bere estai bioklimatiko diferentzialak izan ohi ditu. Praktikan, ezaugarri termoklimatikoen arabera mugatzen dira.[3] Europari dagokionez, bost estai bereiz daitezke eskualde eurosiberiarrean, eta sei eskualde mediterraniarrean.

Eskualde eurosiberiarra aldatu

Ezaugarri termoklimatikoak[4] Landaredi-estaiak
Urteko batezbesteko tenperatura Hilabeterik hotzeneko batezbesteko tenperatura minimoa Hilabeterik hotzeneko batezbesteko tenperatura maximoa
<3 °C
<-8 °C
<0 °C
Estai elurtarra
Estai alpetarra
3 °C — 6 °C
-8 °C — -4 °C
0 °C — 3 °C
Estai subalpetarra
6 °C — 10 °C
-4 °C — 0 °C
3 °C — 8 °C
Estai menditarra
>10 °C
>0 °C
>8 °C
Estai muinotarra

Eskualde mediterraniarra aldatu

Proposamen desberdinak egin dira mediterraniar kliserierako; hona hemen Salvador Rivas-Martínezena:

Ezaugarri termoklimatikoak[5] Landaredi-estaiak
Urteko batezbesteko tenperatura Hilabeterik hotzeneko batezbesteko tenperatura minimoa Hilabeterik hotzeneko batezbesteko tenperatura maximoa
<4 °C
<-7 °C
<0 °C
Estai krioromediterraneoa
4 °C — 8 °C
-7 °C — -4 °C
0 °C — 2 °C
Estai oromediterraneoa
8 °C — 13 °C
-4 °C — -1 °C
2 °C — 9 °C
Estai supramediterraneoa
13 °C — 17 °C
1 °C — 4 °C
9 °C — 14 °C
Estai mesomediterraneoa
17 °C — 19 °C
4 °C — 10 °C
14 °C — 18 °C
Estai termomediterraneoa
>19 °C
>10 °C
>18 °C
Estai inframediterraneoa

Erreferentziak aldatu

  1. Altitudezko zonazio. Euskalterm Terminologia Banku Publikoa, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-4-16).
  2. Landaredi-estai. Euskalterm Terminologia Banku Publikoa, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-4-16).
  3. Benito Iza, Iñaki. Estaia muinotarra. in Ekologia Hiztegia, UZEI (Noiz kontsultatua: 2021-4-17).
  4. Termotipos. Mapa de Vegetación Potencial de Navarra 1:25.000, cfnavarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-4-16).
  5. Rivas-Martinez, Salvador. Memoria del mapa de series de vegetación de España 1:400.000. Icona, floramontiberica.files.wordpress.com (Noiz kontsultatua: 2021-4-19).

Kanpo estekak aldatu

  • Sarasola, Laura I. Kliseriea, bioscio.hirusta.io