Estai alpetarra, biogeografian, zuhaitz-mugaren eta betiereko elurren artean dagoen landaredi estaia da. Azpian estai subalpetarra du, eta estai elurtarra gainean.[1]

Pirinioetako estai alpetarra udan.

Estai alpetarra Euskal Herrian aldatu

Euskal Herrian 2.200 metroko garaieratik goiti hasten da eta, beraz, Anielarra, Budogia eta Hiru Erregeen Mahaiaren gailurretan besterik ez da agertzen. Bertan larre alpetarra da landaredi potentziala, hotz eta haize handiari aurre egiteko gai dena. Larre horietan Kobresia myosuroides belar espeziea nagusi da; baina, aldi hotzagoen erlikiatzat har daitezkeen beste hainbat espezie ere hazten dira.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Estai alpetar. Euskalterm Terminologia Banku Publikoa, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-4-23).
  2. Euskal biodibertsitatearen lauburua: Gure altxor ezezagun horiek. Argia, 2006/06/04, CC-BY-SA-4.0, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-4-23).

Kanpo estekak aldatu