Ireki menu nagusia

Sabina arrunta edo miter arrunta (Juniperus sabina) Cupressaceae familiaren espezie baten izen arrunta da. 2 m inguru luze egiten da, gehienera 4 m. Ezkata itxurako hostoa izaten du, iraunkorra eta kolorez berde iluna. Lore arra eta emea oin banatan edo oin berean izan ditzake; menoikoak edo dioikoak izan daitezke. Fruitua poxpolinaren antzeko biribila eta kolorez berde moreantza izaten du. Herri sendagintzan haurra galarazteko erabili izan da. Eritasun nahiko larriak eragin ditzake, digestio hodietako odol-galtzeak, esate baterako. Leku lehor, egutera eta harritsuetan hazten da.

Sabina arrunt
Juniperus sabina cult1.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
KlaseaPinopsida Pinopsida
OrdenaPinales
FamiliaCupressaceae
GeneroaJuniperus
Espeziea Juniperus sabina

Erdialdeko eta hegoaldeko Europa eta mendebaldeko eta erdialdeko Asiako mendietan hazten da. Bi aldaera ditu,[1] botaniko batzuen ustetan espezie bereiziak direnak:[2]

  • Juniperus sabina var. sabina.
  • Juniperus sabina var. davurica.

Hibrido bat sortzen da Juniperus chinensis-arekin bilduta, Juniperus × pfitzeriana izenarekin ezagutzen dena. Era naturalean jaiotzen da Txinako iparmendebaldean, eta oso arrunta da planta apaingarri moduan. Handia da, 3–6 m luze izan daiteke.

ErreferentziakAldatu

  1. Farjon, A. (2005). Monograph of Cupressaceae and Sciadopitys. Royal Botanic Gardens, Kew. ISBN 1-84246-068-4
  2. Adams, R. P. (2004). Junipers of the World. Trafford. ISBN 1-4120-4250-X
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sabina arrunt  
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Juniperus_sabina


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.