Ergates faber

kakalardo espeziea

Ergates faber Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Lineok 1761ean deskribatu zuena. Europan, Afrika iparraldean eta Ekialde Hurbilean bizi dena. Euskal Herrian ere aurkitzen da[1].

Ergates faber
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCerambycidae
LeinuaCallipogonini
GeneroaErgates
Espeziea Ergates faber
Linnaeus, 1761

Deskribapena aldatu

Tamaina handiko kakalardoa da, 25 mm-tik hasi eta 60 mm ere har ditzake luzeran[2]. Iberiar penintsulan aurki daitekeen handienetakoa da. Kolore marroi iluna du. Emeak ilunagoak dira, arrak aldiz gorrixkagoan. Gorputza obalatua da. Sabelalean ile horixka ugari izaten du[3].

Antena luzeak dituzte, bereziki arrek, gorputza bera baino handiagoak baitira.

Beldarrak zuriak eta lodiak dira.

Habitata aldatu

Koniferoen basoetan soilik aurkitzen dira[3].

Bizi zikloa aldatu

Helduak egunez egur artean ezkutaturik egoten dira eta gauez ateratzen dira hegan. Egurra txikitzeko hortz handiak dituzte. Argiek erakarri egiten dituzte eta herrietako kale-argien inguruan ikusten dira sarritan[2].

Helduak uztailean eta abuztuan ikusten dira. Ondoren emeak arrautzak enbor zaharretan jartzen ditu. Beldarrak bi urte behar ditu garatzeko eta xilofagoa da. Materia organikoa deskonposatzen laguntzen du[3].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. a b adminSandra. (2021-09-02). «Ergates faber» De vueltas por el mundo (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
  3. a b c «CERAMBYX, LUCANUS Y OTROS... - Ergates faber» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).

Kanpo estekak aldatu