Monterron jauregia

eraikitako euskal ondare nabaria Arrasaten

Monterron jauregia Gipuzkoako Arrasate udalerriko Zurgin kantoiko atearen parean dagoen jauregia da, Arrasateko Alde Zaharran, XVII. mendean eraikitakoa. Aramaio ibai estaliaren ertzean kokatua dago.

Monterron jauregia
Kultura ondasuna
Erdialdea (Arrasate)
Monterron jauregia Arrasate 2007 01 01.JPG
Monterron jauregiaren fatxada nagusia, bi armarriak agerian.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaArrasate
Koordenatuak43°03′59″N 2°29′30″W / 43.06647°N 2.49166°W / 43.06647; -2.4916643°03′59″N 2°29′30″W / 43.06647°N 2.49166°W / 43.06647; -2.49166
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Arkitektura
EstiloaArkitektura barrokoa
pizkundetar arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0001526
29

Jauregiaren fatxada harlanduzkoa da, behe eta bi solairukoa. Lehen solairuan, erdiko leihoaren alde banatan bi armarriz apaindua dago.

Jauregiaren inguruan Monterron parke publikoa dago. Bertako zuhaitzak herrian dauden zuhaitz autoktono gutxienetarikoak dira. Basoberritzea medio, haritzak pinuek ordezkatu zituzten. Monterron jauregiaren aurrean dagoen aldapa igoz iristen da parkeko gune nagusira, zenbait ikuskizun eskaintzeko erabiltzen den anfiteatrora.

Kanpo estekakAldatu