Equus caballus antunensi

Equus caballus antunensi egun desagertutako etxekotutako zaldi arraza, bat izan zen. Vera Eisenmann eta J. L. Cardoso ikerlariek aurkitutako zaldi mota da.

Equus caballus antunensi
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Espainia  Portugal

Iberiar penintsulan bizi omen zen, eta antza tarpanaren adarrekoa zen. Bere lehen aztarnak Portugalen agertu ziren. Bere tamaina txikia zela eta, (141 cm. soin gurutzera) zein beste hainbat ezagugarriengatik, Equus caballus antunensis ponien sailkapen taldean sartu daiteke.

Bere arbaso zuzena Pleistozenoan Equus caballus torralbae izan zen. Equus caballus antunensis Iberiar penintsulan hedatzen zen jada holozenoan, baina Euskal Herriko hegoaldean Equus caballus gallicusekin elkarbizi zen, edo azken honek ordezkatzen zuen, Gipuzkoako Aitzbitarte eta Urtiagako arkeologia aztarnategietan ageri denez[1].

Equus caballus antunensi egungo Sorraia zaldiaren arbasotzat hartzen da.

Taxonomia

aldatu
 
Sorraia zaldia. Equus caballus antunensis bere arbaso zuzena dela uste da

Abere honen taxonomiaren inguruko eztabaida ez dago erabat itxita. Hainbat ikerlarientzat animali hauek ez ziren etxekotuak, basatiak baizik, beraz beraien izena Equus ferus antunensi litzateke, Equus caballus izendapena soilik etxekotutako aberei ematen baitzaie[2].


Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu