Epiklorohidrina

konposatu kimiko

Epiklorohidrina konposatu organiko kloratu bat da, C3H5ClO formula duena, epoxidoen familiakoa. Likido kolorge eta sukoia da, kloroformoaren antzeko usaina du, uretan disolbagarri samar da eta disolbatzaile organiko polar gehienetan ongi disolbatzen da. Molekula kirala da eta nahaste errazemikoak sortzen ditu[1]. Toxikoa eta kartzinogenoa da[2].

Epiklorohidrina
Epichlorohydrin.png
Formula kimikoaC3H5ClO
SMILES kanonikoa2D eredua
InChl3D eredua
Osatutaoxigeno, karbono eta kloro
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,18 g/cm³ (20 °C)
Disolbagarritasuna7 g/100 g (ura, 20 °C)
Fusio-puntua−48 °C
−57 °C
Irakite-puntua117 °C (760 Torr)
Lurrun-presioa13 mmHg (20 °C)
Masa molekularra92,003 Da
Arriskuak
NFPA 704
NFPA 704.svg
3
3
2
Lehergarritasunaren beheko muga3,8 vol%
Lehergarritasunaren goiko muga21 vol%
Denboran ponderatutako esposizio muga19 mg/m³ (8 h, Ameriketako Estatu Batuak)
Esposizioaren goiko muga0 mg/m³ (baliorik ez)
Flash-puntua34 °C
IDLH283,5 mg/m³
Eragin dezakeEpichlorohydrin exposure (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyBRLQWZUYTZBJKN-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia106-89-8
ChemSpider13837112
PubChem7835
Reaxys79785
Gmelin37144
ChEBI164180
ChEMBLCHEMBL1421613
RTECS zenbakiaTX4900000
ZVG13370
DSSTox zenbakiaTX4900000
EC zenbakia203-439-8
ECHA100.003.128
CosIng95275
MeSHD004811
Human Metabolome DatabaseHMDB0034232
UNII08OOR508C0
KEGGC14449
Epiklorohidrinaren egitura

Oso elektroizalea da eta glizerina, plastikoak, epoxi erretxinak eta elastomeroak prestatzeko erabiltzen da.

ProdukzioaAldatu

Industrian alil klorurotik abiatuta prestatzen da bi etapetan[3][4]. Lehenik kloruroa azido hipoklorosoarekin nahasten da bi alkohol isomerikoen nahaste bat lortzeko:   Bigarren etapan nahastea base batez tratatzen da epiklorohidrina lortuaz.  

ErabileraAldatu

Produzitzen den ia epiklorohidrina gehiena bisfenol Arekin erreakzionarazten da bisfenol A diglizidil eterra sintetizatzeko, zein epoxi erretxinen ekoizpenean oinarrizko lehengaia den[5].

Halaber, glizerina sintetikoa produzitzeko ere erabiltzen da[5]. Erabilera honen bolumena asko jaitsi da biodieselen produkzioa asko emendatu delako eta prozesu horren albo-produktuetako bat glizerina delako. Hobi aplikazioak ditu orain hala nola botika berezi batzuk prestatzeko eta bioteknologiako hainbat prozesu.

ErreferentziakAldatu

  1. «Draeger.Web WWW - Draeger Master» www.draeger.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).
  2. «GESTIS Substance Database» gestis-database.dguv.de (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).
  3. «Organic Syntheses Procedure» orgsyn.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).
  4. Vicario Hernandez, Jose Luis & Moreno Benitez, Maria Isabel. (2009). Kimika organiko industriala. EHU, 92-96 or. ISBN 978-84-692-7831-4..
  5. a b Vicario Hernadez, Jose Luis & Moreno Benitez, Maria Isabel. (2009). Kimika organiko industriala. EHU, 120 or. ISBN 978-84-692-7831-4..

Kanpo estekakAldatu