Ireki menu nagusia

Eperra euskal abesti herrikoia da[1]. Bere jatorria Zuberoan du. Abesti honen bertsiorik ezagunena Niko Etxart altzürükütar abeslariak moldatutako da. Anje Duhaldek ere abestu izan du.

Eperra
Niko Etxart(r)en abestia Euskal rock´n´roll albumetik
Argitalpena 1979
Musika mota Folka
Hizkuntza Euskara
Idazlea Herrikoia


Artikulu hau abestiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eperra».

2005ean Euskal Kanturik Onena saioan hirugarren hautatu zuten.

HitzakAldatu

Eperrak baditizu[2] bere bi hegalak
Bai eta bürün gainin kokarda ejer bat
Zük ere balinbazünü gaztetarzün[3] ejer bat
Neskatilen gogatzeko bilo holli pollit bat.

Amorosak behar lüke izan lotsa gabe
Gaiaz ebiltia ez üken herabe
Egünaz ebiltia desohore leike
Txoriak ere oro haier[4] soz dirade.

Ebili izan nüzü[5] gaiaz eta bethi
Eia atzamanen nianez lili eijer hori
Azkenian atzaman düt oi! bena tristeki
Lümarik ejerrena beitzaio erori.

Mündian ez da nihur penarik gabe bizi
Nik ere badit aski hoitan segurki
Nik desiratzen nizün ezkuntzia zurekin
Bena ene aitak eztü entzün nahi hori.

Zure aitak zer lüke eni erraiteko
Ala enitzaio aski aren ofizioko
Ala zü soberaxe zitzaio enetako
Printzerik ez ahal da orai zuenganako.

ErreferentziakAldatu

  1.   Tolosa, Mayi (2005-1-23) «Eperra: kantagintzaren bizigarri» Argia (1976) ["... Kantu herrikoietariko bat, diskoari izenburua ematen diona da hain zuzen ere, Eperra. Etxartek 1979an grabatu zuen lehenengoz disko hau Madrilen. Gerora, Anje Duhaldek Akelarre taldearekin abestu zuen eta hori da Hegoaldean hain ezagun den bertsioa. Horren ondotik berrogei bertsio inguru izan ditu abestiak, guztiak musikatuak." Dibulgazio laburpena] .
  2. Ikus, baita, Zuketa eta xuketa
  3. -tarzun/-tasun atzizkiari buruz, ikus, esate baterako Elixabete Perez Gaztelu: «Koldo Mitxelenaren zinema-kritiketako hitz eratorriak», Euskaltzaindia, 1994.
  4.   Datibo 2015-04-01 . Noiz kontsultatua: 2018-11-12 .
  5. Ikus, baita, Zuketa eta xuketa

Kanpo loturakAldatu